ISSaren eraiketa, pausuz-pausu >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

ISSaren eraiketa, pausuz-pausu

1998an hasi zen Nazioarteko Espazioko Estazioaren (ISS ingeleran), eraiketa. Zaryá (Egunsentia, euskeraz) modulu errusiarra izan zen lehena. Bizkaiko Astronomia Elkarteko kidea den Robertok, USATODAYko orri interesgarri hau aurkitu du non, flash animazio baten bidez, ISSaren eraiketa erakusten den, pausuz-pausu. Irudian, ISSaren gaur egungo egoera. Eskiuneko zutabeko elementutan klikatuz, bakoitzaren inguruko azalpena azalduko zaigu. Bigarren irudi […]

Astronomia eta nabigazioaren inguruko hitzaldia, gaur Oñatin

Gaur osteguna, irailak 16, Oñatiko Migel Deunaren jaien programazioaren barnean, Ilatargi Astronomia Taldeak, Oñatiko udalaren laguntzaz, hitzaldi interesgarri bat antolatzen du: “Breve historia de la navegación astronómica”, EHUko Nautikako Eskolako irakaslea den Javier Sánchez-Beaskoetxearen eskutik. Non: Oñatiko Kultura Etxea, Santa Marina plaza Ordua: 19:00 Oharra: Hitzaldia gaztelaniaz izango da Sinopsia: “Durante esta charla se recorrerá […]

Jupiterren sateliteak, kamera digitalarekin

Argazki kamera digital berri bat probatzen ibili naiz udan, Canon 550D. Nire 400Daren aurrean, abantail handi bat: askoz ere errazago enfokatzen da. 400Dkin gabaz enfokatzea ruletara jokatzea bezala zen. 550Dak, berriz, pantailaren bidez enfokatzeko aukera du irudia x10eraino handituz, enfokea asko erraztuz. Froga batzukegiten ari nintzela, Jupiterrera apuntatu eta argazki bat atera nion, , sigma […]

103P/Hartley kometaren argazkiak

Rolando Ligustrik, 103P/Hartley kometaren hiru argazki atera ditu New Mexicon Global Rent-a-Scopen bidez. Irailak 11, 12 eta 13koak dira argazkiak eta hirurak batera muntatu ditu argazki bakar batean, kometaren mugimendua nabaritzeko. Hemen duzue argazkia. . Handiagoa ikusi ahal izateko, jo Picasako bere galeriara. Benetan onak eta originalak Rolandoren argazkiak. Bereziki bitxia 17P/Holmes kometarena California nebulosarekin […]

Ikusiko al dugu hau etorkizunean?

Ikusiko al dugu inoiz hau? kikadesen ikusi dugu bideo hau. Ez da erraza etorkizuna nondik nora joango den aurresatea, baina ez zen harrigarria izango egunen batean egia bihurtzea.

103P/Hartley kometa, datozen astetan ikusgai

Albiste ona. Aurreikuspenak betetzen badira, hile honen bukaeratik aurrera eta urrian zehar kometa bat begi-bistaz ikusteko moduan gaude (leku ilunetatik, hori bai). 1986an Malcolm Hartleyk aurkitutako 103P/Hartley kometa da. 6 urte eta erdi inguruko periodoa du kometa honek, nahiko laburra. Eta nahiko txikia, 1,5 km inguruko erradioarekin duela kalkulatzen da. Hori dela eta, ez ohi […]

Bizitza estralurtarraren aztarnen aurkikuntza, gertuago

Denok ezagutzen duzue bizitza estralurtarraren bilaketan lanean dabilen SETI proiektuaz. Urte mordoskatxo bat dihardu horretan. Zerua miatzen ari gara zibilizazio estralurtar hipotetiko baten irrati emisioak detektatu nahian. Luzaro miatzen ibili arren, ez da oraingoz ezer aurkitu. Eta batek baino gehiagok dio hori ez dela bidea. Dena den, azkeneko urtetan beste bide bat zabaltzen ari da, […]

Dimentsio erlatiboak

A Coruñako Agrupación Ioko lagunei esker, web orri interesgarri honen berri izan dugu. Oso egokia gauza batzuen tamainaz jabetzeko. BBCko orri bat da, hemen duzue. Google Earthekin, gure kokagunea aukeratu ahal dugu. Bilbo aukeratu dugu, frogarako, kokagune bezala. Hau izango zen Ilargiaren tamaina, Bilbon jarriko bagenu. Zein distantzia ibili zuten Armstrog eta Aldrinek Ilargian? Hemen […]