Hilabete honen hasieran iragartzen genuen bezala, kometa interesgarri bat ibiliko da ipar hemisferioko zeruetan datozen astetan. Aurreikusnak betetzen ari du, gutxi gora-behera, eta begi bistaz ikustetik gertu dago. 8 eta 7. magnitudeen artean dago orain. 6. magnitudera heltzen denean, leku ilunenatik begi bistaz ikusi ahalko da. Tira, ikusiko dugu kometa zertan gelditzen den. Oraingoz, bere […]
Atzoko sarreraren harira, Laurent Lavender bretoiaren lanekin jarraitzen dugu gaurkoan. Originalak benetan. Hemen zintzilikatzen ditugu bere lanen laburpen bat. Oso didaktikoak lehenak. Ilargi eklipse partziala, Lurraren itzala hula-hop baten laguntzaz erakutsiz. Hemen bere beste argazki batzuk. Arte hutsa. Serie osoa ikusteko, sartu Moon Games izeneko bere web orriko atalean. Zoragarria.
Laurent Lavader gure astro-argazkilari faboritoenetariko bat da. Denbora asko egon da pixheaven bere webean ezer argitaratu gabe, baina indarrez itzuli da. Pasa den irailaren 23ko argazki batzuk argitaratu berri ditu, Ilargi beteko gaua eta udazkeneko lehenengo eguna. 12 irudirekin osaturiko argazkia da eta Bratañako Quimper herrian ateratakoak dira. Canon 5D MarkII, Sigma 100-300 objetiboa, 100 […]
A Coruñako Agrupación Ioko Oscar Blancoren bideo bat, asteari amaiera emateko. Lan politak egiten ditu Oscarrek eta horietako batzuekin bideo hau muntatu du. Musek ipintzen du musika. Pantaila osora ikusi, bolumena apurtxo bat igoaz. Aste bukaera ona igaro. Astelehenerarte.
Udaberrian gertatu zen, baina Jupiter gauerdia ondo pasata irtetzen zen orduan eta orainarte itxaron dugu albiste honetaz hitzegiteko. Gau osoan ikusten da orain Jupiter. Errazago jarraituko dugu, beraz han gertatzen ari dena. Bi banda nagusi ditu Jupiterrek, Iparreko banda ekuatoriala (NEB) eta Hegoaldeko banda ekuatoriala (SEB). Oso ondo ezagutzen dituzte bi banda hauek astronomia zeletuek, […]
Egun hauetan aukerra dugu, berriz ere, Urano era erraz bateak aurkitu eta ikusteko. Erretrogradazio mugimendua dela eta, ekainean bezala, Jupiterren ondoan dago Urano. Baina, orduan ez bezala, gabe osoan zehar ikusten da Jupiter. Gauerdia ondo pasata irteten zen Jupiter ekainean. Erraza da, oso, Jupiter aurkitzea. Gauaren lehenengo ordutan ekialdera begiratu eta han ikusiko duzue Jupiterren […]
Bada urte eta piku bideoa hortik zehar dabilela, baina FroschYankeek, aurreko sarreraren gizaki hegalarien bideoko berberak, bideoaren edizio berri bat dute, musika sartuaz eta aurrekoa baino kalitate hobeagoarekin. Norvegiako Salten irlan grabaturikoa, inongo dudarik gabe, sarean dagoen auroren bideo ederrenetarikoa da hau. HDn ikusteko, vimeora jo behar duzue. Boards of Canada – Macquarie Ridge (Aurora […]
Benetan inpresionantea oso gomendagarria den Pasa la vida blogean ikusi dugun bideoa. Jordi Guzmán bertan esaten duenaren arabera, Eikesdalen (Noruega)n grabatuta dago, paradisu bat. FroschYankeena da bideoa eta 2002ko Adrenaline Rush:The Science of Risk dokumentaleko remix bat da. Ez dakit zuek, baina neuk ezingo nuen horrelako salto bat egin. Beldurgarria!! Last Walk Around Mirror Lake […]