Bloga jarraitzen baduzue, jakingo duzue ilargira heltzeko lehiaketa bat dagoela martxan. 20 milioi dolarreko saria ontzi bat ilargian ipini, 500 metro ibili eta irudiak eta datuak Lurrera transmititzeko gai den taldearentzat. Hitz-egin genuen honetaz hemen: Ilargira globoan.
Google Lunar X Prize lehiaketa da. 2007an hasi zen eta 20 milioi dolarreko saria 2012ko abenduaren 31a baino lehen lortzen bada da. Hortik aurrera sariak jaisten doaz, azkeneko epea 2014ko abenduaren 31a delarik. Hala ere, ordurako inork lortu ez badu, epea luzatu egingo da, ziurrenez.
Ez da erronka erraza. Zerbait orbitan ipintzea uste baino nekezagoa dela ikusten ari dira talde guztiak. Horrez gain, presupuestoa ere muga handia da.%90an, gutxienez, finantziazio pribatua izan behar du, eta ez da erraza lortzea, are gehiago krisi garaian.
Orain dela gutxi bideo bat argitaratu dute, azken berriekin. Hau da.
Pena da bideoa asmatu dituzten robotetan zentratzea, hori baita zatirik “sinpleena”. Pistarik ez jaurtiketen inguruan, errumaniarrena ez bada.
Talde katalan bat ere badugu lehian. Barcelona Moon Team du izena eta Galactic Suite Designen parte den Galactic Suite Moonrace da atzean dagoen enpresarik nagusiena. Asmo harrigarriko enpresa, orbitan egongo den hotel batean ere pentsatzen ari dira eta. Benetan bitxia buruan duten robota!