R1/McNaught kometaren animazio ederrak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

R1/McNaught kometaren animazio ederrak

Rolando Ligustri italiarraren R1/McNaught kometaren bi animazio eder jaso ditugu. Lehenengoa ilunabarrean ateratakoa, kometa arratsaldez ere ikusten delako orain. Oso baldintza konplikatuetan, hori bai. Bere distira ez da igo eta ez da izango batzuk iragarri zuten kometa ederra. Baina merezi du.

Ez da erraza izango ez arratsaldez, ez goizez, kometa nahiko baxu egongo delako. Horizonte guztiz laua beharko dugu, ipar aldera, eta behe lainorik eta ez egotea. Jai dugu bestela.

Ekainaren 23ko arratsaldekoa da lehenengo animazioa eta hurrengo goizekoa, ekainaren 24koa bigarrena. Erreferentzia bezala bi izar distiratsu planoan: pi aurigae goikoa eta beta aurigae azpikoa.

Irudi originalak ezin ditugu ipini, handiegiak direlako originalak (ez gehiegi ere). Hemen dauzkazue konprimituta, idea bat egiteko, baina, benetan gozatzeko, joan jatorrizko irudietara, merezi du eta.

Jatorrizko irudia, hemen

Jatorrizko irudia, hemen

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2010
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930