McNaught R1 kometaren azken irudiak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

McNaught R1 kometaren azken irudiak

Galtzen ari gara azkeneko astetan jarraitu nahian ibili garen kometa. Baina irudi ederrekin emango diogu agurra kometari. Zoritxarrez, ez dira aurreikuspen onenak bete, baina aukera izan duenarentzat, ederra izan da kometa hau jarraitzea. Kuriosoa izan da nola, aurreikuspen batzuk 2. magnitudera helduko zela esan arren, gehienak 4. magnitudera besterik ez zela helduko aurreikusten jarraitu dute.

Murtziako Bullas herriko Salvador Martínez-ena da lehenengo irudia. Ekainaren 17koa, Canon 350D, 66 segundoko de esposizioa, 1600 ISOra. Ederra, bikain erakusten dituelako izan dituen buztan biak: ionikoa eta hautsezkoa. Buztanen inguruan ikasteko, jo A Coruñako Agrupación Ioko Borja Tosarren eskemetara, 17P/Holmes kometa ikusi izan ahal genuenekoak dira, baina balekoak buztanen kontua ulertzeko.

Rolando Ligustri-ren hiru irudi, jarraian. Italianoa da eta gutxik jarraitu izan ahal dute kometa hau berak bezala. Ez da batere erraza, are eta gehiago, goizez ikusi den kometa bat izan denean.

2010eko ekainaren 6a

Erresoluzio hobeagoan duzue hemen.

2010eko ekainaren 10a

Erresoluzio hobeagoan hemen.

2010eko ekainaren 24a.

Txirrindulari zaleentzat oso ezaguna den Monte Zoncolanetik ateratakoa. Erresoluzio hobeagoan hemen.

Lan bikainak, bai Salvadorrena, baita Rolandonak ere. Kometa berri baten zain gelditzen gara. Ea ikusgarriren bat datorren.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2010
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930