Laino hauekin ez dakit ezer ikusteko aukerarik izango dugun, baina orain dela egun aipatzen genuen kometa, ikusgai da, begibistaz, dagoekeko. Hemen jartzen ditugun argazkiak Sevillatik datoz, berriz ere. Pepe Gomez-en lagunak diren Pepa eta Jesús dira egileak eta heren Observatorio Urbano Guadalquivir-etik ateratakoak dira. Ez da aurreneko aldea Pepa eta Jesús blog honetatik pasatzen direla: Vesta asteroidea.
Ekainaren 10ekoak dira argazkiak. Kometa (bere koma) berdea eta buztanarekin agertzen da argazkietan (begi bistaz, ez buztanik ez kolorerik). Hala ere, katalejoekin bai ikusten dela buztan hori.
AKometaren argazki politak daude, dagoenako. Kiko Hernandez-ek (observatorio canario Altamira) ateratako hau APOD izan zen ekainaren 7an.
Hau da kometaren gaurko posizioa.
Zeuek era egin ahal duzue hau. Horretarako, joan Stellariumaren karpetara (C-ko Archivos de programa-n). Zabaldu data izeneko karpeta eta hor dagoen ssystem izeneko archiboa. Pegatu hau bukaeran:
[C\2009 R1 McNaught]
name = C\2009 R1 McNaught
parent = Sun
radius = 100
oblateness = 0.0
halo = false
color = 1.0,1.0,1.0
tex_halo = star16x16.png
tex_map = nomap.png
coord_func = comet_orbit
orbit_TimeAtPericenter = 2455380.173206197
orbit_PericenterDistance = .4050265614991118
orbit_Eccentricity = 1.000401061331385
orbit_ArgOfPericenter = 130.6974766603471
orbit_AscendingNode = 322.6226315387547
orbit_Inclination = 77.03818259277929
lighting = false
albedo = 1
orbit_visualization_period = 10401394706.0
Hemendik atera dugu hau.