Dakizuen bezala, Stephen Hawking-ek El Universo de Stephen Hawking seriearen aurkezpen saioan adierazpen harrigarri batzuk egin zituen. Antza denez, bere mente matematikoak esaten dio estralurtarrak izan izango direla, baina arriskutsua izango dela herekin kontaktuak jartzea. Europarrak Amerikara heldu zirenean kontaktua bertakoentzat nahiko kaltegarria izan zen bezala, antzeko zerbait gertatu ahal da alienigenak inoiz hona heltzen badira. Ikusi historia nondik nora doan bideoan.
Laster komentatuko dugu serie hau hemen. Arazo bat dut Hawking-ekin. Ez dakit inoiz bera bakarrik dagoen gauza hauen atzean edo talde bat. Komentatzen ari garen albiste honetan,adibidez, ez dut bideorik ikusi non Hawking-ek adierazpen horrek egiten dituen.
Dena den, erantzun onena ezagutzen dugun Eladio Otero-rena da: “Stephen Hawking sabe moito de buracos negros, pero de aliens non ten nin puta idea“. Hau da, Hawking-ek bere gaietaz askojakingo du baina, estralurtarren inguruan bere iritzia bat gehiago besterik ez da. Ez du zureak edo nireak baino gehiago balio.
Izugarri handia da Unibertsoa. Carl Sagan-ek zioen bezala, gehiago dira Unibertsoko izarrak munduko plaia eta basamortu guztietan dauden hare aleak baino. Bizitza hemen sortu bada, zergatik ez da ba beste toki batzuetan egongo aukerak hainbeste izanda?
Baina gauza bat da bizitza(inteligentea ere) izatea eta beste bat kontaktua posible izatea.
1974an Sagan berak, Frank Drake-kin batera Areciboko erradioteleskopioarekin mezu bat bidali zuten M13 izena duen izar multzo batera. 300 000 bat izar dira han.
Izar horrek 25 000 argi urtetara daude. Hau da, inork mezu hori jasotzen badu eta erantzuna bidaltzen badu, 50 000 urte barru helduko da erantzuna. Gauez zerura begiratzen badugu eta edozein izarretan fijatzen bagara, oso erraza da izar hori 400 bat argi urtetara egotea. Gure galaxia, Esne Bideak, 100 000 bat argi urte neurtzen du puntatik puntara. Eta, gertuen dagoen galaxia, Andromeda izena duena, 2 000 000 argi urtetara dago.
Distantzia izugarri horiek dira kontakturako dagoen arazorik handiena. Bidaia argiaren abiadurara egiten dugun denboraz hitz egiten ari gara, baina oso urruti gaude abiadura hortatik.
Saiatu ahal gara distantziaren arazoa bastertzen argia baino azkarrago bidaiatu ahaldugula suposatuz (guztiz ezinezkoa Erlatibitatearen Teoriaren arabera) edo “agujeros de gusano” famatuekin. Hauei buruz esan zientzia fikzioaren alorrean daudela eta ez dagoela zetan posible izan behar halakorik.
Zein da, orduan, Fermiren paradoxarensoluzioa? Ba,nire ustez, distantziak handiegiak direla Unibertsoan kontaktuak posibleak izateko. Aukera bakarra, denboran batera eta oso gertu sortzen diren zibilizazioen artekoak dira. Eta hori gertatze bai ez dela batere erraza.
Nor dator nirekin M13-ra eramango gaituen bidaitxo batera? Patxadaz hartu beharreko zerbait da. Argiaren abiadura lortuko bagenu, 25 000 besterik ez ziren izango.