Ibili gara, beste batzuetan ere, planetak ikusi eta heren mugimenduak jarraitzen. Bide horretaik jarraitzen dugu gaurkoan, nahiz eta oraingoan laguntza optikoa beharrezkoa izango den. Teleskopioa egokiena baina posible izango da prismatikoekin ikustea. Begi bistaz baita, zeru iluna badugu, Urano begiaren ikusmenaren mugan bai dago.
Ekainaren 8an Urano Jupiterren ondoan aurkituko da (konjunzioa). Erraza izango da, beraz, aurkitzea. Urano planeta konplikatua da ikusteko (esperientzia gutxiko behatzaileentzat), koordenatuen bidez aurkitu behar delako edota mapa zehatzak erabiliz. Teleskopio konputerizatua dugu agian, baina, ez badugu maparik eta ez badakigu nolakoa den, ez dugu jaingo zein den, aurre aurrean eduki arren.
Zoritxarrez, goizean izango dugu ikusteko aukera bakarra. Jupiter aurkitu behar dugu lehenik. Ekialdera begiratzen badugu, han ikusiko dugu argi distiratsu bat. Hori da Jupiter. Egun hauetan Ilargia ere inguruan ibiliko da. Hau izango da ekainaren 8ko egoera, Stellariumetik hartutako irudian.
Teleskopioarekin Jupiter ikusten badugu, horrelako zerbait aurkituko dugu.
Urano goipartean dagoen “izartxo” hori da. Kontuz, teleskopioetatik irudiak alderantziz ikusten baitira. Hori baina hankaz behara ikusiko duzue. Urano behean, beraz. Inoiz Jupiter ikusi baduzue, desberdin dagoela somatuko duzue. Ze desberdintasun dago aurten aurreko urteekiko?
Jupiterren erretrogradazioa dela eta, irailaren 18an beste aukera bat izango dugu gauza bera ikusteko. Berriz elkartuko dira bi planeta hauek. behean duzue nola izango den orduan. Gogoraraziko dizuego bere momentuan. Zorte on oraingoan animatzen bazarete. McNaugth kometa ere ikusgai izango duzue baita, begi bistaz ez, oraindik.