Kometa bat begi bistaz ikusgai, hilabete honetan | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Kometa bat begi bistaz ikusgai, hilabete honetan

Notizia onak ekainari hasiera emateko. Bizkaiko Astonomia Elkarteko (AAV-BAE)kidea den Eduardo Rodríguez-i esker, hilabete honen erdialdera kometa bat begibistaz ikusteko aukera izango dugula, C/2009 R1 (McNaught) izenekoa.

Kontuz ibili behar da kometa kontuetan, are gehiago kasu honetan bezala, kometa berriak badira. Momentu honetan aurreikuspenek iragartzen zuten baino distira handiagoa du eta ez dakigu horrela jarraituko duen edo ez.

Momenturik egokiena kometa ikusteko ekaina erdialdera izango da, kometa nahiko distiratsu eta Eguzkitik nahiko urruti (itxuraz) dagoenean. Distira gehien ekaina amairean izango du kometak baina, zoritxarrez, Eguzkitik gertuegi egongo da kometa. Dena den, ez da ekaina erdialdean ere erraz ikusteko moduko kometa bat. Goiz jeiki beharko gara, gauaren azkeneko ordutan ikusiko delako, Perseo inguruan. Hau da mapa AAV-BAEko lagunek kalkulatutakoa. 04:30rako, Bilbotik ikusita. Hemen duzue mapa handiagoa. Eduardo Rodriguezek egin du, Cartes du Ciel programarekin.


2009ko irailaren 9an aurkitu zuen
Robert H. McNaughtek kometa hau Australiako Siding Spring obserbatriotik. Honekin 54 dira McNaugthk aurkitu dituen kometak. NASAk finantziatzen duen Siding Spring obserbatorioan egiten du lan Robert-ek, Lurrarentzat arriskutsuak izan daitezkeen gorputzak bilatzen (NEO). Mundu osoan famatu egin zen Robert McNaugth (argazkian) C/2006 P1 (McNaught) kometarekin, azken urte hauetako ederrena. Hurrengo argazkian McNaugth kometa famatu hura, Robert McNaugth berak ateratako argazkian. Argazki hau APOD izan zen 2007ko urtarrilaren 22an.

Benetan zorragarria kometa hurak eman zuen espektakulua. Ipar hemisferiotik ikusi genuen lehenengo. Guztiz ilundu aurretik ere ikusten zen, zuen distirarekin. Irudian McNaugth kometa Kanpazarretik ikusita 2007ko urtarrilaren 7an Anboto (Bizkaia) gainean. Argazkia kamera konpakta batekin aterata dago.

Distirak gora jarraitu zuen eta egunez be ikusi ahal izan zen. Hemen duzue Philipp Salzgeberek Wolfurt (Austria)tik ateratako argazkia, urte hartako urtarrilaren 13koa. Spaceweathereko galeriatik hartutako argazkia da.

Baina showa egun batzuk geroago hasi zen, kometa hego hemisferiotik ikusten hasi zenean. Buztan izugarri bat erakutsi zuen. Jarraitu eboluzioa Spaceweather galeriako orri honetatik aurrera. Hain luzea egin zen buztana, ipar hemisferioraino heldu zela, kometa hemendik ikustea ezinezkoa izan arren. Hemen duzue Jimmy Westlake, Stagecoach (Colorado, USA) tik ateratako argazkia, urtarrilaren 19an.

Bueno, ba ahaztu dezagun orain hau guztia, datorren kometarekin gertatuko dena azaltzeko. hau da, Rolando Ligustri, maiztzaren 29an Italiatik ateratako argazkian.

Itxura nahiko ona du, baina joango gara aurreikuspen zehatzagoak kontatzen.

Hau da oraingoz dakiguna: Seiichi Yoshida.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2010
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930