Iridium eta Hegoaldeko Gurutzea >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Iridium eta Hegoaldeko Gurutzea

Sur Astronómicoko Enzo de Bernardiniren lan berri batekin gatoz gaurkoan. Originalak eta ederrak bere argazkiak. Kasu honetan maiatzak 4 eta maiatzak 7an ateratako argazkiak dira, non Hegoaldeko Gurutze famatuaz gain, Iridium bi sateliteren distiraldiak jasotzen ditu. Ikusi ditzagun argazkiak lehenik eta behin. Tamaina handiagoan ikusteko, klikatu hemen. Handiago ikusteko, klikatu hemen. Hemen lehenengo argazkia berriz, […]

Zerua begi-bistaz III: Orion, Gemini, Canis Minor eta Auriga

Zerua begi-bistaz seriearen hirugarren atala. Aurrekoaren jarraipena. Orion, Tauro eta Can Maior konstelazioekin hasi ginen. Horizontetik gertu, udaberriko zeruaren gaueko lehenengo orduetan. Erreferentzia bezala Orion hartzen badugu, inguruak esploratzen jarraituko dugu. Tauro (Zezena) eta Can Maior (Txakur Handia) Orion erraldoiaren ezker-eskuin aurkitzen badira, Orionen gaineko zonaldean ibiliko gara gaurkoan. Oso baxu dago Orion udaberriko garai […]

Maiatzeko Fisikaren Karnabala blog honetan ospatuko da

Hitzegin dugu hemen Fisikaren Karnabalari buruz. Maiatzean zazpigarren edizioa ospatzen da eta blog honetan izango da. Hilabete honetan zehar eta maiatzak 25erarte Karnabalean parte hartzen duten blogeroek Karnabalean parte hartuko duten sarrerak idatziko dituzte. Maiatzaren 30ean edizio honen laburpena argitaratuko dugu hemen. Karnabalean parte hartu nahi duzula? Ba idatzi sarrera eta sarreraren linka helbide honetara […]

Ilargian haizearekin mugitzen zen ikurrina

Aurreko astean, berriz ere, nire ikasleak ilatargiratze faltsuen historiarekin etorri ziren. Ikurriña haizearekin mugitzen dela eta horrelako betiko kontuak. Okerrena da lehenengo ebaluazioan ikasle hauei konspirazioarena tontakeri hutsa dela frogatzen saiatu nintzela. Alferrik. Tontakerietan sinestea gustatzen zaigu. Kasualitatez A Coruñako Agrupación Ioko forotik Paulak bideo bat pasatu zuen. Horrela aurkitu nuen gaur ipintzera natorrena. Ezagutzen […]

Coriolisen indarra ez da existitzen. Indar zentrifugoa ere ez

Albiste txar gehiago dauzkagu. Orain dela egun batzuk komuneko ura hemisferio batean alde batera eta bestean bestera egiten duenaren mitoa ezeztatu bagenuen, gaur Coriolisen indar bera ere ezeztatzera gatoz. Ez dakit konturatuko zineten, baina Coriolisen efektuari buruz hitz egiten genuen beti, inoiz ez Coriolisen indarrari buruz. Efektu bat delako, eta ez indar erreal bat. Ikus […]

Sleepwalker, Superbowl-eko iragarki bat

Superbowl famatua ospatu zen otsailean. Telebista kontsumoa asko igotzen da hori ikuseko EEBBtan. Iragarki bereziak prestatzen dituzte, hori dela eta. Aurtengo ederrenak Pixel y Dixelen dauzkazue ikusgai. Ederrenetarikoa, gure ustez, Sleepwalker deiturikoa da. Zeruak ez du benetakoa ematen, baina nahiko ondo egina dago. Afrikako sabanan gaudela suposatu behar da. Ilargia ipar hemisferioan ikusten den bezala […]