Planeten mugimendua ikusgai >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Planeten mugimendua ikusgai

Proposatu dugu, beste batzuetan ere, planeten mugimenduaren jarraipena. Horrela egin genuen Jupiterrekin udan. Merkurioren momentu honetako arratsaldeko aurkezpenak bere mugimendu azkarra jarraitzeko aukera eskaintzen digu. Eta astebeteko epean soilik. Eguraldia lagun badugu, noski. Hau da Merkurioren Artizarrarekiko mugimenduaren sekuentzia martxoak 31tik apirilaren 4ra. 5 egun besteri kez eta nabaria da mugimendua. 2010eko martxoaren 31a 2010eko […]

Artizarra eta Merkurio apirilaren 2an eta Canariaseko Telescopio Handia (GTC)

Nere ikasle ohi bat, laguna orain, Roque de los Muchachos -en dago behatzen. Behaketa hasi aurretik, tartetxo bat egin zuen modako bikotearen argazkia ateratzeko, GTCarekin. Jarraian ostiral gaueko Jose Antonio Pleguezuelo-ren argazkia Sevilla-tik. 2010eko apirilaren 2a, Roque de los Muchachos. Ane Garces 2010eko apirilaren 2a, Sevilla. Jose Antonio Pleguezuelo

Furia de Titanes, 1981ko bertsioa

Modan daude “titanak”, 1981ko Furia de titanes filmaren bertsio berria estreinatu delako. Filma originalaren inguruan gatoz hitz-egitera gaurkoan, gaur bertan jartzen dutelako Antena 3-en 0:15tan. Joango gara pelikula berria ikustera, baina nekez egongo da pelikula zaharraren altuerara. Jatorrizko pelikulak beste garai bateko zinearen usaina duelako, zinema egiteko beste era batekoa. Eta, gehien bat, efektu espezialak […]

Apirilaren 2ko Saturnoren argazkia eta Artizarra-Merkurio Sevillatik apirilaren 1ean

Egun lainotsua atzokoa Zamoran, euri apur batekin. Baina ilunabarrerako zabaltzen joan zen eta bazirudien beste egun batez Artizarra eta Merkurio ikusiko genituela. Ikusi bai, baina astirik gabe argazkia atera ahal izateko. Norbaitek atera bazuen, bidali, mesedez, planeta hauen dantzaren sekuentzia osoa ikusi ahal izateko. Posible bada, jarraituko dugu datozen egunetan argazkiak ateratzen, bukaeran sekuentzia osoa […]

Artizarra eta Merkurioren apirilaren 1eko argazkia eta beste bi planeta ikusteko instruzkioak

Arratsalde osoa lainotuta egon arren, zortea izan nuen atzo ere eta Artizarra eta Merkurio berriz ikusteko aukera izan nuen. Aurreko eguneko argazkiarekin konparatzen baduzue, nabaria da Merkurioren desplazamendua Artizarrarekiko. Argazkiak lehenengo eta, jarraian, beste bi planeta begi-bistaz ikusteko instrukzioak. 2010ko apirilaren 1a Gau hauetan, Artizarra eta Merkurio ikusten ari zaretela, beste bi platena ikusi ditzakegu […]

Artizarra eta Merkurioren atzoko argazkia

Datozen egunetan Artizarra eta Merkurioren mugimenduak jarraitzen saiatuko gara. Gallegos del Campo-tik (Zamora). Hodeia keta beste zereginek uzten badigute, egurero argazki bat argitaratuko dugu hemen, beti 21:30tan. Zamora mendebalean dago eta, hori dela eta, Euskal Herrian baino ordu erdi beranduago iluntzen du hemen. Hau da, Euskal Herritik berdina ikusteko, ordu erdi bat lehenago begiratu behar […]