Ostiraleko timelapsea: Marraskiloak! >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ostiraleko timelapsea: Marraskiloak!

Noizean behin Astronomia edota Fisikarekin zerikusirik ez duen zerbait ipintzen dugu hemen. Gaurkoan, adibidez. Kuriosoa marraskiloen mugimendua, timelapsean azeleratua. timelapse.es foroak ikusi genuen. Astebukaera ona pasa. Eta ez ahaztu zerura begiratzearekin, eguraldia lagun baduzue. Scuttle Snails from Chase Rees on Vimeo.

Ilargia, Artizarra eta Merkurioren ingurura gerturatzen da, gaur eta bihar

Hor dago oraindik Merkurio ikusgai, baldintzak gero eta okerragoak izan arren. Agur esateko edo, inguru horretan agertuko da Ilargi fin bat gaur eta bihar. Hemen zituazioa gaurkoa eta biharkoa. Kontuz, Ilargia azkar doa eta, Segun non zaudeten, posizioa zertxobait desberdina izango da. Horrela ikusiko dugu Bergaratik (Gipuzkoa) gaur 21h30-tan. Apirilaren 15ean, 21h30min, Bergara (Gipuzkoa) Eta […]

Furia de Titanes, 2010eko bertsioa

Pentsatzen genuen bezala, pelikula honen inguruko hainbeste iritsi txar entzun eta gero, nahiko gustura ikusi genuela aitortu behar dugu. Baina tira, badago zer komentatu 1981eko pelikularen bertsio berri honen inguruan. Gauza bat azpimarratzeko hasieratik, eta pelikularen alde dagoena. Ez da 1981eko pelikularen remake zuzen bat. Hartan inspiratzen da eta gauza dexente hartzen ditu handik. Baina […]

Exotico cielo profundo

Astronomia liburuak, asko dira merkatuan. Gero eta gehiago. Denerik dago. Baina gaur aurkertera gatozen hau, berezia da. Oso. Jose Luis Comellas-en liburuez gain ez dago, gaztelaniaz, honen parekorik. Edo ez dugu ezagutzen behintzat. Begiz obserbatzenduen behatzailearentzat idatzia dagoelako. Oso zehatza da eta instrumentu desberdinekin ikusteko idatzitakoa. Argentinan editatua dago eta egileak Rodolfo Ferraiuolo eta Enzo […]

Zerua begi-bistaz II: Orion, Zezena eta Pleiadeak, bigarren zatia

Atzoko sarrera osatzera nator gaurkoan. Argazkien gainean konstelazioen irudiak jarriz. Irudiak Stellariumetik hartutakoak dira. Konkurtso bat egin dezakegu ea nork asmatzen duen Nola jarri ditugun konstelazioen irudian argazkien gainean. Ezetz asmatu!! Photoshopa kontrolatzen ez denean, irudimena erabili behar.

Zerua begi-bistaz I: Orion, Zezena eta Pleiadeak

Hasiera ematen diogu gaurkoan zerua begi-bistaz ezagutzeko idazten joango garen sarrera serie bati. Erraza egiten saiatuko gara, konstelazioak aurkitzeko momenturik egokienak aprobetxatuz Lehenengo sarrera honetarako, neguko zeruaren klasiko batzuk aukeratu ditugu. Joaten ari zaigu neguko zerua, baina hor dago oraindik ikusgai gaueko lehenengo ordutan. Erraza urkitzeko moduan, gainera. Ziur gaude zuetako askok inoiz ikusi dituzuela […]

APOD-aren “making off”-a

Ez zait gustatzen sekreturik ezkutatzea. Horregatik natorkizue gaurkoan nola heldu zen nire argazkia NASAko APOD (Astronomy Picture of the Day) orrira. Zamoran oporretan nagoenetik egunero saiatu naiz konjuntzioaren eboluzioak blogerako jarraitzea. Astelehen arratsaldean eguneroko argazkiaren ordua heldu zenean, Gallegos del Campoko tabernan nengoen. Bereziki gardena zen gaua, beraz, egun horretako argazkiari ukitu berezia ematea pentsatu […]

Ez galdu Artizarra eta Merkurioren konjunzioa ikusteko aukera

Ziurrenez zuetako askok oporretatik bueltan egongo zarete. Zuentzat, bereziki, doa sarrera hau. Egun hauetan oso erraza da hain saila ikusteko den Merkurio planeta. Ilunabarrean mendebaldera begiratzen baduzue, han ikusiko duzue argi distiratsu bat, Artizarra (Venus). Bere eskuinean beste argitxo bat ikusiko duzue. Merkurio da. Hiriburuetatik ere ikusgai dago, mendebaleko horizontean oztoporik ez duen tokiren batera […]