Atzoko sarreran utzi genuen lekuan jarraitzen dugu. Zein erlazio dago Coriolis, borraskak eta antizikloien artean? Ez da gai erraza. Bizkaiki Astronomia Elkarteko Jose Felix Rojas eta Ritxi Gilarteren laguntzaz, era sinple batean azaltzen saiatuko gara. Coriolisen efektuaz gain, airearen mugimendu orokorrak ere eragina du honetan. Aireak presio altutik baxuetara mugitzen da, nolabait esanda, “zuloak” tapatzeko. […]
Hainbeste aldiz errepikatzen dituzte Los Simpson-eko kapituluak, nekeza dela, benetan “Bart contra Australia” kapitulua ikusi ez duen inor aurkitzea. Nire klasetan behintzat, Coriolisen gaia sortzen bada, berehala esaten du nornaitek: “hori Los Simpsonen agertu zen”. Hasi aurretik eta zeri buruz ari garen ez badakizu, hemen duzue kapituluaren zati interesgarriena ikusgai. Motza da. Zer da Coriolis […]
Galileoscopioari buruz hitz-egin genuen orain dela hilabete batzuk. Hemen Ez oparitu teleskopiorik Gabonetan. Probatu genuen eta, hain merkea izan arren, bikain ikusten dela konprobatu genuen. Zerikusirik ez jostailu dendetan teleskopio izenarekin saltzen diren gauza horien aldean. Astelehenean behaketa izan genuen Oñatiko Elkar Hezi ikastetxearen LH6ko neska-mutikoekin. Hitzaldia izan genuen ostiralean gelan eta, ostiralean ezin egin […]
Ane Garces lagunari esker Kike Herreroren Celdenit web orri zoragarria ezagutu dugu. Argazki bikainak, katalanak ateratakoak. Webera jo, ikusi ahal izateko. Orainarte egin dituen timelapseak jartzen ditugu hemen. Oso, oso politak. Timelapseen detaileak ezagutzeko edota kalitate hoberenean ikusi ahal izateko, jo vimeora Nit de Lluna al Roque de los Muchachos Nit de Lluna al Roque […]
Merkurio eta Artizarrari buruz hitzegiten jarraitu behar dugu. Atzoko Eguneko Astronomia Irudiak (APOD) egun hauetako planeta bien mugimenduak jasotzen ditu, Pete Lawrencek apirilak 4 eta apirilak 15aren artean hartutako irudi batzuekin egin duen muntaketan. Erresuma Batuko Portsmouth hiritik. Tratamendua oso ona ez izan arren, oso ondo erakusten du irudiak planeta biek egun hauetan eginiko mugimenduak. […]
Timelapse gaurkoan. Kutre xamarra. Apirilaren 7an behaketa egitera joan nintzen Gallegos del Campoko (Zamora) San Jorge tokira. Behatzen ari nintzen bitartean, timelapse bat egitea zen nere asmoa. Arkazkiak ateratzen utzi nuen nire kamera (Canon 400D). Zoritxarrez, haizea gero eta inndartsuagoa zen eta bertan behera utzi egin behar izan nuen behaketa, haizean gehiegi mugitzen zuelako teleskopioa. […]
Azkeneko aste hauetan, Merkurio jarraitzen ibili gara. Benetan bikaina izan da Merkurioren aurkezpena, Ipar Hemisferiokoentzat behinik behin. Ikusgarria izan da eta erakutsi digu ez dela hain saila Eguzkitik gertuen planeta ikustea. Noiz begiratu jakin behar. Artizarra inguruan ibiltzeak ere berezia egin du fenomenoa. Nola, noiz eta zergatik ikusi ahal dugu Merkurio? Irakurri Bizkaiko Astronomia Elkartea […]
Ane Garces lagunari esker, Startrails programaren berri dugu. Ziur zuetako batzuk ezagutzen duzutela. Erabiltzeko erraza eta dohainekoa. Zeri deritzogu startrail? Ideia bat egiteko, bota begiratu bat Google-ko orri honetan. Lurrak biratzen duenez izarrak, Eguzkia eta Ilargia bezala, gure zerutatik mugitzen dira, itxuraz. Mugimendu hori da argazki hauek agerian uzten dutena. Erakusteko, programa hori aplikatu diot […]