Kaletik zoaz eta, gutxien espero duzuenean, blogaren sarrera batekin egiten duzu topo. Hori gertatu zitzaidan ostegun gauean. Esaera batek dioen bezala, burua ez dabilenean, hankak ibili behar. Horrela nioan ni ostegun iluntzean kaletik, Oñatiko polideportibo bidean. Igerilekuko aldageletan ahaztu nituen nire seme txikienaren txankletak. Eta, plaza inguruan, Artizarra aurkitu nuen aurrez-aurre. Denboraldi luze batean egon […]