Ez dakit eguraldia lagun izan duzuen Artizarra ikusi ahal izateko. Datozen egunetan nobedadeak daude inguru horretan, Artizarraren ondora laguntxo bat datorelako: Merkurio. Ez da erraza Merkurio ikustea. Copernicok ez zuela Merkurio inoiz ikusi esaten da, historio hori nahiko sinestezina izan arren. Ez delako Merkurio ikustea hain zaila. Noiz eta nora begiratu jakinez gero. Eguzkitik hain […]
Bizimodua benetan gogorra da Lurreko ingurune batzuetan. Horrelako baten berri duguPixel y Dixel-i esker. Inuvik da, Zirkulu Polar Artiarraren barnean dagoen Kanada iparreko herri txiki bat. Iparreko Ushuaia dela esan dezakegu. Badago nor Usuhaia-Inuvik ibilbidea bizikletan egin duen. Googlemaps-en duzue kokatuta Inuvik, A baten bidez. Beste mapa honetan ikusten da nola dagoen Inuvik, 200 km-tik […]
Kaletik zoaz eta, gutxien espero duzuenean, blogaren sarrera batekin egiten duzu topo. Hori gertatu zitzaidan ostegun gauean. Esaera batek dioen bezala, burua ez dabilenean, hankak ibili behar. Horrela nioan ni ostegun iluntzean kaletik, Oñatiko polideportibo bidean. Igerilekuko aldageletan ahaztu nituen nire seme txikienaren txankletak. Eta, plaza inguruan, Artizarra aurkitu nuen aurrez-aurre. Denboraldi luze batean egon […]
Ilusio optiko ugari dago. baina, nire ustez, hau onena da. Ikusi bideo hau, pantaila osora. Begiratu denbora denean erdira. Ez da beharrezkoa bukaera arte egotea, baina horrela egiten baduzue, efektua handiagoa izango da. Konzentratu begirada erdiko puntuan. Amaitzen denean, beste edozein lekura begiratu. Harrigarria, ez? Youtuben estilo honetako bideo desberdinak daude. Kontuz horrelako batzuetan, bukaeran […]
Dakizuenez, pasa den asteartean, martxoak 23, ospatu zen Lurraren erradioaren neurketaren bigarren edizioa. Eguraldiak ez zuen lagundu eta 102 partaidek eman bazuten izena, 525ak besterik ezin izan zuen neurketa egin, heren artean kanario, argentinar eta brasildarrak. baita Parisen zegoen ikastetxea. Emaitzei dagokionez, hori gutxienekoa da. Garrantzitsuena, tresna sinpleak erabiliz -zuzen jarritako makila- eta imajinazioarekin, gauza […]
Heldu da eguna. Laino batzuk Bergaran momentu honetan baina iragarpenak dio arratsalderako lainotu egingo duela. Ea eguerdi-arte eguzkia dugun!! 100 partaidetik gora Lurraren erradioaren neurketaren edizio honetan. Neurketaren gora beherak jarraitzea nahi baduzue, sartu facebook-eko talde honetan. Han irakurtzen diren komentarioen arabera, laino ugari toki gehienetan. Ea hobera egiten duen goizean zehar. Unerik garrantzitsuena eguerditik […]
Bihar (gaur, segun noiz irakurtzen ari zareten hau) da eguna. Lerro gutxi batzuetan bihar zer egingo dugun eta Lurraren erradioa nola neurtuko dugun azalduko dugu, edozeinek ulertzeko moduan. Demagun Bergaran gaudela eta eguzkiaren eguerdiko altuera neurtzen dugula.Une horretan hegoaldera Murtziaraino zuzen joango bagina, bidean Lurraren esferatik “jaisten” joango ginateke. Hori dela eta, eguzkia gorago aurkituko […]
… lehenengo aldiz, gehitu beharko genioke. Gaurko hau AAVko buletinerako idatzi genuen artikulua da. Bertan orain dela urtebete egin genuen Lurraren erradioaren neurketaren esperientziaren berri ematen da. Datorren asteartean errepikatzekotan gaudena. 100 bat partaide dauzkagu, brasildar bat, 4 argentinar eta hemengo ikastetxe bat baina Parisetik parte hartuko duena, heren artean. Etzi horren inguruko azken berria […]