Ulertu al duzue txistea? Agian zuetako askok ez, Astronomia dakiten batzuk barne. Erabiltzen dugun egutegiak oinarri astronomikoa badu ere, urtearen hasierako eguna guztiz arbitrarioa da. Ikus dezagun zergatik. Lurraren orbitan bizpahiru puntu daude urtearen hasierako puntu bezala aukeratzeko modukoak, batzuk beste batzuk baino egokiagoak. Puntu posible horietako bi aukeratutako puntutik gertu daude, txistearen Eguzkiari harritzeko […]
Abenduaren 30ean Gravedad Cerok martxan jarri zen Fisikaren Karnabalaren 2. edizioa ospatu zen. Astronomia ta astrofisikaren egunerokoa jarraitzeko oso egokia den Astrofísica y física izan da oraingoan. Hemen dauzkazue bigarren edizioan parte hartu duten artikuluak: Fisikaren Karnabalaren 2. edizioa. Unibertsoaren koloreak eta Los colores del Universo artikuluarekin parte hartu genuen geuk.
Gaur,urtarrilak 1, hori da ospatzen ari garena. Ez gehiago, ez gutxiago. Bi egun barru bai gertatuko dela zerbait berezia. Orduan azalduko dugu gaurkoa ere.