Azkeneko urtetako misio espazial arrakastatsuena aukeratu beharko balitz, ziurrenez Saturnoko Cassini misioak irabaziko zuen saria. 1997ko urriaren 15ean jaurti eta 2004ko uztailean heldu zen Saturno ontzi espaziala. Lorpen zientifikoak ikaragarriak izan dira eta Saturno atmosfera eta bere sateliteen ikuspegia guztiz aldatu dizkigu misioak. Eta bidalitako argazkiak benetan ederrak eta interesgarriak dira. Misioa 2008ko udan amaitu […]
Urtarrilaren 17an gaude eta ostiralean entzun nuen ziurrenez urteko tontokeria izango dena, hamarkadakoa agian. Aurreko hamarkadakoa, agian, behin taberna batean komentatzen entzun genuena izan zen. Egun haizetsua zen eta, urte bisustuak besteak baino haizetsuagoak direla zioen batek. Euskal Herriko udazken parteko hego haizeari buruz ari zen. Nola jakingo du klimak nola kontatzen ditugun geuk urteak!! […]