Ulertu al duzue txistea? Agian zuetako askok ez, Astronomia dakiten batzuk barne. Erabiltzen dugun egutegiak oinarri astronomikoa badu ere, urtearen hasierako eguna guztiz arbitrarioa da. Ikus dezagun zergatik. Lurraren orbitan bizpahiru puntu daude urtearen hasierako puntu bezala aukeratzeko modukoak, batzuk beste batzuk baino egokiagoak. Puntu posible horietako bi aukeratutako puntutik gertu daude, txistearen Eguzkiari harritzeko […]