Alejandro Sánchezek oso ondo aprobetxatu zuen Geminiden aurreko aste-bukaera eta, Majadahondako bere etxetik grabatutako irudiekin, bideo zoragarri hau muntatu du. Bertan Geminiden hiru gau jasota daude, abenduak 12, 13 eta 14koak. Bolido dezente jaso zituen. Amaitzeko atzo Imagen Astronómica del Día izan zena. Wally Pacholcak Estatu batuetako Mojaveko basamortutik ateratako argazkia da. Bere web orrian […]
Behin baino gehiagotan galdetu digute ea galaxiak eta nebulosak benetan diren argazkietan ikusten diren kolore horietakoak. Galdera ona. Erantzuteko nekeza. Zergatia ulertzeko, jo dezagun sarera eta konparatu ditzagun argazki hauek, guztiak Orioneko nebulosakoak. Zeinek erakusten du nebulosa benetan den bezalakoa? Galdera horren erantzun on bat hau izango zen: zer nahi duzu esan? Ez garelako ohartzen […]
Orain dela aste batzuk albiste kurioso hau irakurri genuen Magonian: “Más de un tercio de los españoles (34,2%) viven en un universo precopernicano en el que el Sol gira alrededor de la Tierra, según la Encuesta de percepción social de la ciencia y la tecnología en España 2006, encargada por la Fundación Española para la […]
Azaroko Leonidak nahiko tristeak izan ziren. Ez ziren aurreikuspenak bete. Baina astebukaera honetako Geminidek urteroko izar euririk ikusgarriena dela baieztatu dute. Zoritxarrez Euskal herrian ezin izan ditugu ikusi lainotuta egon baita. Baina A Coruña Agrupacion Íoko lagunek zortea izan dute eta izar euri biak ikusteko aukera izan dute aurten. Esan bezala, nahiko tristeak izan dira […]
Heldu da ziurrenez urteko izar euririk ikusgarriena dena, Geminidak. Izar euri guztiak bezala, espazioan zehar dabilen materiala atmosferan sartzen denean sortzen dira izar usoak. Material hau kometek usten ohi dute baina, Geminiden kasuan gaur egun asteroide bezala sailkatuta dagoen 3200 Phaeton objektuak uzten ditu partikulak espazioan. Hala ere Phaeton hau kometa izandakoa dela susmatzen da. […]
1961eko maiatzaren 25ean Jonh F. Kennedyk gizakia Ilargira bidaltzearen helburua aditzera eman zuen. “…creo que esta nación debe asumir como meta el lograr que un hombre vaya a la Luna y regrese a salvo a la Tierra antes del fin de esta década” Eta 1962ko irailean zera esan zuen: “Ninguna nación que espere ser el […]
Tira, “Aprenda inglés en 15 días” iragarkien estilora geratu da, baina hau posible izango da, lainoek ez badute oztopatzen behintzat. Hau blogaren lehenengoetariko sarrera baten jarraipena da, Jupiter ibiltaria, eta informazio gehiago nahi izanez gero, hara jo. Erretrogradazioaren ostean Jupiterrek bere ohiko mugimenduaren norantza berreskuratu zuen urrian eta abuztuko posiziotara bueltatzen ari da orain. Oraingoan […]
Apollo 11n joan ziren astronautei omenaldi txiki bat astea ixteko. Gutxitan ikusitako irudi batzuk bideoan, musika ederrarekin lagunduta. Aluzinantia izan behar da Lurra Ilargitik ikustea. Aste bukaera ona igaro. Apollo 11 on the Sea of Tranquility