Gaurkoa da aurtengo Leoniden gaua. Nola ikusi? Aurreikuspenei kasurik egiteke, aholkua, Euskal Herrirako, gauerdiaren aurretik behaketa hastea da, ahalik eta lekurik ilunenetik. Leo konstelazioa gauerdi inguruan ateratzen da eta hortik aurrera izango dugu leonida kopuru handiagoa ikusteko aukera. Zer pintatzen du Leo-k guzti honetan? Leoniden kasuan meteoroak Leo-ren konstelazioko puntu batetik ateratzen direla ematen duelako. […]
Danok duzue Perseiden berri, abuztuko izar euri famatua. Baina ia hilero dago izar euriren bat, batere espektakularrak ia kasu guztietan. Baina ez da beti horrela izaten. Laster izango da Geminiden txanda –abenduan-, izar euririk ikusgarriena agian. Leoniden txanda da orain. Leoniden izar euria ikusgarriena da, askotik, inongo dudarik gabe. Zoritxarrez ez da normalean horrela izaten. […]
Noizean behin blogaren gaiekin zerikusirik ez duen zerbait sartuko dugu. Harritzeko eta tartetxo on bat pasarazteko intentzioarekin. Gaurkoan miniaturekin egindako timelapseak. Muntaketaren aurretik argazkiak tratatu egin dituzte miniatura itxura hori eman ahal izateko. Politak benetan hemen ikusi ahal dituzuenak. Eta hau nola egin ahal duzuen hemen ikasiko duzue. Ez du zaila ematen. Probatzea izango da. […]
Pare bat aste izango dira Club Sur Astronómico foroan izena eman nuela. Polita da interneten bidez beste hemisferioko afizio kideekin kontaktuan egotea. Gomendagaria da, baita foroarekin lotuta dagoen eta Enzo de Bernardinik zuzentzen duen Sur Astronómico, web orria bisitatzea. Azken egun hauetan foroan irakurritako historien artean bat destakatzen da. Ederra eta tristea delako, aldi berean. […]
Konturatuko zineten bezala, bloga bitan banatu da. Atzerritik sartzen zirenentzat lio txiki bat zen euskarazko eta gaztelaniazko sarrerak blog berean agertzea. Hori dela eta, bloga bitan banatzen da. Ez dugu blog originaletik oraingoz ezer ezabatuko eta euskaraz zegoena han egoten jarraituko du, hilabete batez edo. Baina hemendik aurrera euskarazkoak hemen joango dira eta gaztelaniazkoak bestean. […]
Carl Sagan, nere belaunaldiko astronomia zaletuentzat mito bat 1996ko abenduaren 20an hil zen, 62 urte zituela. 1934ko azaroaren 9an jaioa, gaur beteko zituen 75 urte. Ciencia en el XXI -ri esker, larunbat honetan ospatu denaren berri dugu –Carl Sagan Day-, Eugeniok bere blogean egin zuen bezala, bideo eder hau ikusiz ospatuko dugu. Bertan Voyager 2 […]
Urtero bezala, aurreko astean Ilatargi Astronomia Taldea Oñatiko Txantxiku Ikastolako 5. mailako neska-mutikoei Astronomia gerturatzen saiatu ginen. Arratsaldean saio bat gelan, 10 urteko ikasle hauei astronomia kontzeptu batzuk irakasteko. Zergatik ikusten ditugu izar ezberdinak urtean zehar? Zela aldatzen da zerua gau batean? Zein kostelazio ikusiko ditugu gaur? Planetarik ikusgai ba al dago? Ordu eta erdiko […]
2009. urtea Astronomiaren urtea bezala izendatu zuen UNESCOk Galileok bere katalejoarekin orain dela 400 urte zerua miatzen hasi zela ospatzeko. Hori dela eta, Vaticanoko Hiriak 2 euroko 106.084 txanponeko serie bat kaleratu du, hemen ondoan ikus dezakezuena. Hobeto ikusi ahal izateko, post honen bukaeran handiago duzue. Ikusi eta berehala, zera etorri zitzaigun burura: eta Galileo? […]