Has gaitezen ostiraleko bideoa gogotuz Helioz beteriko globoekin espaziora gauzak bidaltze hau aspaldiko gauza da. Zoro hauel 2000. urtetik ari dira honetan: BEAR (Balloon Experiments with Amateur Radio) deitzen da heren abentura eta errekor aipagarriak lortu dituzte dagoeneko, heren web orritik ateratako taula honetan ikus dezakegun bezala: Abuztuaren 22an, BEAR-3 saiakeran, 35 kilometro eta erdirako […]
Aurreko batean Toshibaren bideo eder hau ikusi genuen Pixel y Dixel-en. Bertan aulki bat espaziora eramaten dute. Bueno, 30 bat kilometrotako altuerara, baina nahikoa Lurraren borobiltasuna nabaritzeko eta zerua beste kolore batez ikusteko. Guztiz erreala da bideoa. Eta egitea ez da batere saila. Astelehenean azalduko dugu Nola eta gaiari buruzko gauza gehiago. Aste-bukaera ona igaro.
Entzun al duzue inoiz Schrödingerren katuari buruz zerbait? Eta lortu al duzue paradoxa ulertzea? Edozeinek ulertzeko moduan azaltzen saiatuko gara. 2002an, zientziaren historialaria den Robert P. Crease-k fisikaren historiako 1 esperimentu ederrenak aukeratzeko inkesta egin zuen. Emaitza Physic’s World aldizkarian argitaratu zuen eta mundu osora salto egin zuen New York Times-en artikulu baten bidez. Estatuan […]
Orain dela aste batzuk, Fabián Quattrochi-k – Un precioso relato desde el hemisferio Sur idatzi zuenak- Club Sur Astronómico foroan hemen jartzen dugun gutun hau publikatu zuen. Astronomia zalea zen soldatu aleman batek Stalingradotik bidali zuen gutun hunkigarri bat da. Mila esker Roberto Feliba-ri, berak gogorarazi zigulako egokia izango zela gutun hau blog honetan argitaratzeko. […]
Gogoan izango duzue aurreko astean komunikabide guztietan ibili zen albistea. Ura aurkitu dute Ilargian. Baina, posible al da gauza bera bi aldiz aurkitzea? Baietz dirudi. Eta kuriosoa izan da bigarrenean oihartzun handiago aizan duela aurkikuntzak lehenengoan baino. Zertaz ar igara? Ilargian ura aurkitu zuteneko lehenengo aldiaren albistea leku desberdinetan aurkitu dezakezu. Hemen, adibidez: ¿De qué […]
Aste hau ere timelapse batekin agurtuko dugu. Abuztu honetako Kilimanjarora espedizioa. Polita eta lasaigarria. Aste-bukaera ona igaro. Kilimanjaro Timelapse from Adolfo on Vimeo.
Blogaren azpi-tituluak dioen bezala, blogaren asmoa Astronomia, Fisika eta Zientziaz hitz egitea da. Orainarte sarrera guztiak Astronomiari buruzkoak izan badira, heldu da Fisikaren momentua. Hori bai, blogaren filosofiari jarraituz hitz egingo dugu Fisikaz ere. Gauza bitxiak era entretenigarri batean kontatuz. Eta aitzaki perfektua dugu Fisikarekin hasteko. Datorren azaroaren 30ean, Galileoren lehenengo behaketa astronomikoa ospatzeko, Gravedad […]
Edo “Errumaniar hauek zoratuta daude” ere izan zitekeen izenburua. Posible da Ilargira globoan joatea? Tira, esplika dezagun guztia hasieratik. Gero izango da globoarenaren txanda. Norbaitek irabazi nahi al du 20 milioi dolarreko saria? Ba ibilgailu bat Ilargian ipintzen baduzue, 500 metro gutxienez ibiltzen bada eta bideoa eta datuak Lurrera transmititzen baditu, zuena da. Erraza, ez? […]