Ezagutuko duzue Los Cazadores de Mitos. Discovery Channel-eko serie honetan, aspalditik, mito desberdinak frogan ipintzen dituzte. Ikusgarritasunaren bila ari dira beti (telebista da), baina, noizean behin, gauza interesgarriak egiten dituzte. Ilargiratze faltsuen inguruan, aurreko denboraldiko kapitulu batean, erabiltzen diren frogarik garrantzitsuenak aztertzen dituzte. Youtuben dago kapitulua, bost zatitan. Editatu gabe daude eta, hori dela eta, […]
Aurten astronomia zaletuek Astronomiaren urtea ospatzen ari gara, orain dela 400 urte Galileo Galileik lehen aldiz katalejo batekin zerua miatzen hasi zela oroitzeko. Ber aizan zen lehena Ilargiko kraterrak ikusten, Jupiter eta bere sateliteak, Saturno (bere eraztuna ez identifikatu arren), Artizarraren faseak,… Hitzordu ugari antolatu dira urtean zehar. Aste-bukaera honetan Galileoren gauak izeneko ekintza antolatu […]
Ez dakit historia hau gogoratzen duzuen eta jarraitu izan ahal zenuten: Planetan dantza, begibistaz ikusgai Gaurko foto astronómica del día-n, aurreko ostiralean, urriak 16, Alemaniako Noerdlingen herritik gertu Stefan Seip-ek ateratako argazkian planeten dantzaren irudi bat ikusi ahal dugu. Geuk ikusi ahal izan genuen, baina ateratako argazkietan ez dira planetak behar bezain ondo ikusten. Hemen […]
Ilusioz beterik joan nintzen Amenabarren pelikula berria ikustera. Kritika benetan onak irakurri ditut filmari buruz, Astronomiaren nire mundutik bereziki. Joan ahal izateko pekatuan erori nintzen. Javier Armentiaren hitzaldi batetik momenturik interesgarrienean alde egin nuen. Javier, ez dakit hau irakurriko duzun, baina neu nintzen aurreko astearteko Donostiako Kutxaguneko zure hitzalditik, pena handiz, atera zena. Denbora urrea […]
Zientzia oso gaizki azaltzen da medioetan sarri. Horren adibide aurreko astean hainbeste zabaldu zen Saturnoren eraztun berriaren albistea. Leku guztietan kontatu zuten albistea, eraztun berriaren dimentsio izugarriak azpimarratuz. Hori bai, inor kez zuen eraztunaren argazkirik erakusten, ordenadorez egindako marrazki bat baizik. Ez al zegoen eraztunaren argazkirik? Albisteak ez zuen gure atentzioa erakarri, egia esanda. Eraztun […]
Tira, ikusi ez zena, hobe esanda. Ikusmen handia sortuta zegoena urreko ostiraleko NASAren bi ontzien Ilargiarena urkako talkaren inguruan. Milaka pertsona elkartu ziren Estatu Batuetan hori ikusteko antolatu ziren hainbeste behaketatan. Aurreikuspenek zioten talkak sortuko zuen hauts hodeia 10” (25 cm)-tik gorako teleskopioetatik ikusteko modukoa izango zela. Argazki hau Monte Palomarreko behatokiko 5 mko teleskopioarekin […]
Sareari esker Tom Lowe-n timelapse honen bezalako gauza zoragarriak eskura dauzkagu. Ez da lehena eta aurrekoei begirada bat botatzea merezi du, baina, oraingo honetan, gauza izugarri polita lortu du. Bere osotasunean gozatzeko joan hona vimeo eta pantaila osora ikusi. Jarri bolumena eta gozatu. Irudi ederrak, oso musika egokiarekin lagundutakoak.. Timescapes Timelapse: Mountain Light from Tom […]
Bihartik aurrera eta datorren astean zehar, hiru planeta dantzan ibiliko dira goizeko zerutan eta ikusi ahal izateko, ez da behar izango inongo laguntza optikorik. Baina tira, astronomiaren afizio honek sarri du konplikazio puntu bat. Ikusi ahal izateko, goizean goiz jaiki beharko gara. Merkurio, Marte, Artizarra (Venus), Jupiter eta Saturno begi-bistaz ikusi ahal dira. Gure arbasoek […]