Orain Edurne Pasaban eta Alberto Iñurrategi erronka berrien aurrean daudela, iaz idatzi genuen artikulu bat errekuperatzeko momentu ona dela uste dugu. Blogaren lehenengoetariko sarrera izan behar zen, baina gaur arte atzeratzen joan da. Ziur askotan galdetu diozuela zuen buruei ze sentsu duen gizakiontzat hain ingurune desegokira joateak. Are eta gehiago, uda honetan bezala, norbaitzuk mendian […]
Ostiral honetan, irailak 25, gure inguruko astronomi ataldeek bi hitzordu antolatu dituzte Astronomiaren urtearen ekintzen barnean. Alde batetik, Markinan (Bizkaia), José Félix Rojas, Euskal Herriko Unibertsitatearen Grupo de Ciencias Planetarias-eko eta Bizkaiko Astronomia Elkarteko (AAV-BAE) kidearen hitzaldia: “El Universo para el aficionado”. . Hitzaldi horretan gaur egun Unibertsoaren inguruan dakigunaren berri emango du, edozeinek ulertzeko […]
Gai honetaz idaztea nagidura izugarria ematen digula aitortu beharrean gaude. Blogaren helbururen artean ez dagoelako. Baina Operación Lunako komentarioen artean sortu zenez, ekingo diogu. Ez sistematikoki zalantza guztiei erantzunez, horretarako beste web orri badirelako eta, bereziki, atera berria den Eugenio Manuel Aguilarren, La conspiración lunar, vaya timo. Ez dut liburua oraingoz irakurri, ez dugulako nahi […]
Hemen doa Hartz Handiaren time-lapsearen bertsio berria. VirtualDub dohaineko programarekin muntatuta 7 irudi segundokora. Musika Johann Sebastián Bach-ena da oraingoan ere, 2. Suite-ko Badinerie, BWV 1067. 151 irudik osatzen dute sekuentzia, 30 segundoko esposizioarekin guztiak. Zamorako Gallegos del Campo herriko Los Barreiros izeneko tokian. Sekuentzia osoa, denbora errealean, 2 ordu eta 45 minutukoa da. Sky […]
Nahiko mugitua aurrekoa astea. Lortu ahal zenuten ISS eta Discovery-ren igarotzeak ikustea? Discovery zapatuan lurreratu zen, egun bateko atzerapenarekin eguraldi txarra zela eta. Floridaren ordez, Californian azkenik. Anekdota hutsa badirudi ere, horrelakoetan 2 milioi dolar inguru gastatu behar dira gero transbordadorea Jumbo baten gainean Floridara eramaten. Ez dakit inork ostiralerako iragarritako igarotze biak ikusterik izango […]
Egun batzuk barru honen inguruko zerbait idazteko asmoa genuen, baina gaur bertan ISS-ak igarotze ikusgarri bat duenez, bere txanda dela pentsatu dugu. ISS-a (International Space Station-Nazioarteko Espazioko untzia) NASA, ESA (Europako espazioko agentzia), errusiar, japoniar, kanadartar eta brazildarren artean orbitan eraikitako laborategia da. Proiektua 1998an jarri zen martxan, errusiar kohete batek Zarya (egunsentia) izeneko modulua […]
Gogoeta txiki bat asteari hasiera emateko. Abuztuan, terrazatxo batean garagardo fresko bat edaten genuen bitartean, nire koinatu batek txirrindulari profesional bezala egindako 10 urtetan zenbat kilometro egingo zituen kalkulatu zuen. Urtean 30 000 kilometro egingo zituela pentsatuz, 300 000 kilometro egingo zituen. Justu argiak segundo batean egiten duen distantzia!! Kilometro horiek 40 km/h batezbesteko abiaduran […]
Lehenengo frogaren ostean, bigarren time lapsea, zertxobait dezenteagoa oraingoan eta musikarekin. 151 argazkiz osaturiko sekuentzia da, aurrekoan bezala, 30 segundokoak guztiak eta era automatikoan eta jarraian ateratakoak. Filma Windows Movie Makerrekin sortu dugu, argazki batetik hurrengora 0.15 segundo utzita. Tokiak Los Barreiros izena du eta Zamorako Gallegos del Campo herrian dago, Zamora gehiena bezala, benetan […]