Zergatik izendatu “El navegante” astronomia, fisika eta zientziaz hitz-egingo duen blog bat? Orain dela urte batzuk ikusi nuen pelikula baten omenez, lehenik eta behin. Navigator Australia eta Zelanda Berriaren arteko koprodukzio bat da. Akzioa Erdi Aroan hasten da, izurria Inglaterrako herri txiki batera heltzen denean. Mutiko batek ikuspen bat izaten du eta bertan salbazioa munduaren beste aldean dagoen katedral handi baten gailurrean gurutze bat jarriz lortuko dutela ikusten du. Bi aldiz pentsatu gabe, zulo bat egiten dute lurrean. Zulo horrek Zelanda Berrira eramango die…baina XX. mendera baita. Filma arraroa, baina polita.
Zergatik maite dudan hainbeste Fisika eta Astronomia? Txikitatik hunkitu nautelako zientzia guztien azken galdera handiek: zer egiten dugu hemen? Zein esplikazio du guzti honek? Ez dakit inoiz galdera hauek erantzutea lortuko dugun, baina erantzunen bilaketa beti izan da interesgarria. Azken finean, bidaiari onak bezala, bidaiaz gozatu behar da, helmugarekin itsutu gabe. Zentzu horretan, guztiak gara apur bat nabigatzaileak, zientziaren abenturaren bidaiariak.
Gure esploratzaileekiko omenaldi txiki bat ere bada, baina horren azalpena blog honen lehenengotariko post baterako utziko dugu.
Mila esker Luís Alfonso Gámezi, hemen ondoko Magonia blog zoragarriaren egilea, berak bultzatu eta lagundu bai digu blog hau martxan jartzen.
Ahal den neurrian, post guztiak bikoitzak izango dira, gaztelaniaz eta euskaraz idazten saiatuko garelako. Astronomia, fisika eta zientziaren albisteak jarraituko ditugu, gauzak edozeinek ulertzeko moduko hizkuntzan kontatuz. Ea ondo egitea lortzen dugun eta blog hau norbaitentzat baliagarria den.