Abuztuaren 22an gutxiren eskura dagoen espektakulu bateaz gozatzeko elkartu ginen lagun batzuk: Zamorako Sanabriako zerua, Laguna de los peces-en konkretuki. Ez sinestekoa, hiriburu edo herri handietan bizi garenontzat. Traban Portugaleko Braganza hiriko argitasun txikia besterik ez. Gutako bat Canariasen bizi da aspaldi eta gure buru gaineko zerua hangoaren estilokoa zela komentatu zigun. 7. magnitudeko izarrak […]
Badakizue zertaz ari naizen. Ez dut uste posta elektronikoa duen inor email famatua jaso gabe geldituko zenik. Laburtuz, email horrek abuztuaren 27an Marte Ilargia bezain handia ikusiko zela zioen. Ez da inoiz gertatuko, ezinezkoa baita Aspaldiko emaila da, 2003an ere zabaldu zelako. Urte horretan, abuztuaren 27an, Marte azkeneko urte hauetako distantzia minimora aurkitzen zen, oposizio […]
Atzerapen apur batekin dator hau, baina blog hau sortzeke zegoen lehenengo ilargiratzearen 40. urteurrena ospatu zenean. Joan ginelako, noski, kontrako hipotesia oso zabaldua egon arren. Ez gara puntu honetan gehiegi geratuko. Horrekiko informazio gehiago nahi izanez gero, lagun baten blogean duzue azalpen gehiago Ciencia en el XXI. Hemen baita Farsa lunar. Liburu batean ere irakurri […]
Buena Esperanzako lurmuturreko holandar erratua bezala, horrela ibiltzen dira planetak zeruko izar finkoen artean. Antzinatik dakigun zerbait da, planeta hitza, dagoeneko, grekotik bai dator eta izar erratua esan nahi du. Posible al da guk geuk mugimendu hori ikustea? Bai, eta datozen hilabetetan era erraz batean egiteko aukera izango dugu. Blog honetako beste sarrera batean esaten […]
Noizean behin zeruak sorpresa bat ematen digu eta gau ahaztezin horietako bat oparitzen digu. Horrelakoa izan zen atzokoa. Balantzea egiten denean jakingo dugu ea adituen iragarpenak bete diren. Baina edozein kasutan, aurten gertatutakoa ereduak hobetzeko balio izango du. Horrelakoa da zientzia. Gehienekiko abantaila dudala aitortu behar dut. Zamorako herri txiki batean nago udan eta hemen […]
Heldu da abuztua eta hemen dira, urtero bezala, Perseidak. Gogora dezagun, lehenik eta behin, ozar-izarrak zer diren. Kometa batek bere ibilbidean uzten dituen partikulak Lurrera erortzen dira gure planeta bertatik pasatzen denean, marruskaduragatik berotuz eta sua hartuz. Hori besterik ez dira izar usoak. Perseiden kasuan partikulak Swift-Tuttle kometa periodikoak utzitakoak dira. Kometa hau 1992an pasatu […]
Zergatik izendatu “El navegante” astronomia, fisika eta zientziaz hitz-egingo duen blog bat? Orain dela urte batzuk ikusi nuen pelikula baten omenez, lehenik eta behin. Navigator Australia eta Zelanda Berriaren arteko koprodukzio bat da. Akzioa Erdi Aroan hasten da, izurria Inglaterrako herri txiki batera heltzen denean. Mutiko batek ikuspen bat izaten du eta bertan salbazioa munduaren […]