>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Elektrizidadearen historia, dokumentalean

Elektrizitatearen historia BBCaren hiru dokumentaletan. Erosoago ikusi ahal izateko, keepvid erabili dezakezue. Denak ikusteko denborarik ez baduzue, ikusi gutxienez bigarrena 25. minututik aurrera. Edison eta Teslaren arteko borroka azaltzen da bertan. Kontatu daiteke lehia hau hobeto, baina ondo dago horri buruz ezer ez dakienentzat

Chris Hadfielden ISSn eginiko bideoak

Benetan bitxia izan behar du ISSn bizimodua. Chris Hadfield astronauta kanadiarra, gaur egungo ISSko komandantea, zenbait bideotan grabedaderik gabeko bizimoduaren zenbait bitxikeri erakutsi ditu. 2012ko abanduaren 21ean heldu zen  ISSra eta maiatzean dator bueltan Lurrera. APOD aukeratua izan zen bere bideo bat atzo. Baina beste bideo interesgarri batzuk ere baditu. hemen bilduma Ura toaila batean. Sukaldaritza espazioan. Noa […]

La batalla de Chernobyl, ikusi beharreko dokumentala

Sovietarrak Ilargian: Lunokhod dokumentala ikusi bazenuten, Chernobyl agertu zela bertan gogoratuko duzue. Sobietarrak Alexander L. Kemurdzhian, Lunokhod ontzien ingenieroarengana jo zuten Chernobyleko garbiketa lanetan lagunduko zuen robot baten bila. Ilargian egindako lanetik ateratako diseñuak izan ziren abiapuntu. Urte batzuk ditu dokumental honek. Latza izan zen Chernobylen gertatutakoa. Froga bat egiten ari zirela gertatu zen akzidentea eta […]

Rafa Nadalen raketa eta Hello Kitty, espaziora

Denetarik igo dute, dagoeneko, estratosferara globoan. Hitzegin genuen horretaz hemen: Objektuak espaziora, globoan. Hello Kitty eta Rafa Nadalen raketa falta ziren. Rafa Nadalen raketa, bertsio laburrean. Rafa Nadalen raketa, bertsio luzea. Hello Kitty Informazio gehiago: scientificamerican

Amazings Bilbao. Lehen mailako zientzia dibulgazioa, Bilbon

Aste bukaera honetan zientziaren dibulgazioaren inguruko hitzordu polita dago Bilbon: Amazings Bilbao. Aukera izanez gero, merezi du eskapadatxo bat egitea bertara. Bilbao. DDena dela, ezin baduzu ere zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue, ETBk streamingen bidez emango bai du. Astea aurrera joan ahala, ezango dugu blog honetan. Hemen programa: Irailaren 28a, ostirala Goizeko programa Arratsaldeko programa […]

Eguzki beltzuneak, Jupiter eta Lurraren aldean

Oso gustoko ditugu konparaketak. Ezinbestekoak gauzen benetako tamainaz jabetzeko. Gaur zintzilikatzen dugun bideoan, NASAko SDOk otsailak 9tik 11ra ateratakoa, eguzki beltzune talde baten eboluzioa ikusten da. The Sun Todaykoek Lurra eta Jupiterren tamaina ondoan ipinita igo dute youtubera. Harrituta beltzuneen tamainarekin? Ba kontutan izan hauek nahiko beltzune arruntak direla. Handienak Jupiter baino handiagoak izaten dira!

Coriolis-en indarra, espaziotik ikusita

Hitzegin genuen, orain dela hilabete batzuk Coriolisen indarraren inguruan: Los Simpson, Coriolis y el agua de los retretes (I), Los Simpson, Coriolis y el agua de los retretes (y II) eta La fuerza de Coriolis no existe. La fuerza centrífuga, tampoco. Sarean aurkitu ditugu han aipatzen genituen zenbait gauza erakusten dituzten bideoak. Hemen lehenengo bideoa: Coriolis-en […]

El mal del cerebro, dokumental interesgarri bat

El mal del cerebro Antonio Martínez Ron-ek  (Fogonazos) lainformación.com-erako zuzendutako dokumentala da. Bi zatitan, zuzeneko elkarrizketen bidez, burmuineko gaixotasunen inguruan hitzegiten digu. Harrigarriak dira teknologia berriei esker lortzen ari diren amaitzak. Ez dira definitiboak, baina ate bat irekitzen diote esperantzari.

Bilatu

Entradas recientes

abril 2024
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930