2009an argitaratutako artikulu hau errekuperatzen dugu gaurkoan. Ulertu al duzue txistea? Ez ziurrenik, astronomiarik ez badakizue. Eta baliteke astronomia dakizuen batzuk ere honetaz inoiz pentsatu ez izana aurretik. Gauza da erabiltzen dugun egutegia astronomiatik etorri arren, urteari hasiera emateko eguna guztiz arbitrarioa dela. Ikus dezagun zergatik. Zenbait puntu berezi daude Lurraren Eguzkiaren inguruko orbitan. Hasierako […]
Iturria Transparent to neutrinos Gaur dugu ziurrenez astronomia munduak eskaintzen duen espektakulurik handiena: Eguzki eklipsea. Hego Pazifikotik ikusiko dute gaurkoa. Australian hasiko da eta Chileko kosta aurrean, itsasoan amaituko da. Bitxikeri bat du eklipse honek: azaroaren 14an hasi…eta 13an amaituko dela. Amaieran duzue bitxikeri horren zergatia. Azaroaren 13ko 19:30 GTMtan hasiko da eklipsea, Euskal Herrian 20:30ak izango direnean. ,Dena […]
Ederra benetan Jesus Pelaez-ek argitaratu berri duen argazkia. APOD izatea merezi du. Burgoseko katedrala agertzen da bertan, eguzki analemarekin batera. Ez ditugu datu teknikoak inon aurkitu, baina urte batean zehar egiten dira argazki hauek. Zenbait egunetik behin argazki bat atera behar da, ordu berean. Eta hau da emaitza.
LROren kamara (LROC) Lurrera begira jarri zen maiatzaren 20-21eko eguzki eklipsea gertatzen ari zen bitartean. 4 irudi jaso zituen, bat orbita batean eta beste bi hurrengoan. Hemen dira. Informazio gehiago: In the Shadow of the Moon
Eguzkia, Antartidan, ohi ez bezala mugitzen da. Irten eta sartu egiten da gure latitudetatik. Han berriz, udan, birka dabil denbora danean, inoiz sartu gabe. Hemen duzue Colin Horen timelapse honetan.
Beti esaten da Eguzkia ekialdetik sortzen dela eta mendebaldetik gordetzen dela. Ez ba. Inguru horietatik bai, baina justu ekialdetik atera eta justu mendebaldetik atera, ekinozioetan gertatzen da. Iturria: Universe Today
Gaur osteguna, irailak 16, Oñatiko Migel Deunaren jaien programazioaren barnean, Ilatargi Astronomia Taldeak, Oñatiko udalaren laguntzaz, hitzaldi interesgarri bat antolatzen du: “Breve historia de la navegación astronómica”, EHUko Nautikako Eskolako irakaslea den Javier Sánchez-Beaskoetxearen eskutik. Non: Oñatiko Kultura Etxea, Santa Marina plaza Ordua: 19:00 Oharra: Hitzaldia gaztelaniaz izango da Sinopsia: “Durante esta charla se recorrerá […]
Aurreikuspenak dexente aldatu dira. Bilbotik, orindik ere, ikusi egingo dela dirudi. Hala ere aurreikuspenek ziurgabetasun tarte handia dute eta agian espero ez den lekutatik ikusten da. Roma asteroidearen orbita ez dago guztiz finkatuta eta hori dela eta gertazten da hau. Ez da erraza horrelako bat ikusteko zer egin aholkurik ematea. Posible da okultazioa ikusteko baten […]