>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Carl Sagan Day 2013

75 urte beteko zituen Carl Saganek 2009ko azaroaren 9an. Lehehengo Carl Sagan day ozpatu zen orduan. Aurreko larunbatean izan zen. Berandu bada, gaur ozpatzen dugu guk Carl Sagan handiaren eguna. Aurten Cosmos-eko sarrerako musika entzunaz. Ze handiaVangelis.

Tamaina erlatiboak V: planetak

Horrela ikusiko ziren Lurretik planetak Ilargia dagoen distantziara egongo balira. Gauez eta egunez. Eta nola ikusiko genuen Ilargia 400.000 kmtara egon beharrean, ISSa dagoen distantziara, 400 km-tara, balego. Ederra baina, zer esanik ez, ezagutzen dugun Lurra pikutara joango zen horrela. Marea indar izugarriak, agur atmosfera,… Dena den, bideo hauen arteko didaktikoena, agian, atera zen lehena […]

HAZIAK 1: Gasteizetik estratosferara

Joan den ekainaren 26tuk uztailaren 1era, Gasteizeko udalaren HAZIAK programaren barnean, eta laotramitad.org astronomia lan taldearen eskutik, tailer erakargarri hau burutu zen: estratosferaraino heldu zen zunda bat egin.  Hau da 35 kmko luera maximotik ikusten dena, 180 km erradiodun borobila: Ekialdera | Kreditua: laotramitad Iparraldera | Kreditua: laotramitad Mendebaldera | Kreditua: laotramitad Bisibilitate erradioa| Kreditua: laotramitad Proiektuaren inguruko informazio guztia, laotramitad-ekoen web orrin duzue: Sonda estratosférica HAZIAK 1 […]

Tamaina erlatiboak IV: ilargi kraterrak

Mare Humorum | Egilea: Francisco Javier Pobes Serrano Behar beharrezkoak dira astronomian konparaketak. Objektu eta distantzia astronomikoen jabe egiteko ezinbestekoak dira. Hitzegin dugu horretaz aurretik:  Tamaños relativos I, II eta III. Joan zen larunbatean LPODek Francisco Javier Pobes Serrano-ren muntaketa bat aukeratu zuen, non  Mare Humorum iberiar peninsularen erdian jartzen zuen. Goialdean, eskerrean, Gassendi kraterra. Krater horren barnean, Hego Euskal Herri […]

Encuentros para la enseñanza de la Astronomía. Lleida. 2013ko uztaila

Uztailaren 1etik 5era X Encuentros para la enseñanza de la Astronomía ospatuko dira Lleidan. Bi urtetik behin izaten dira topaketa hauek eta galduezineko hitzordua da era batera edo bestera astronomiaren irakaskuntzan murgilduta gabiltzenondako. Izen ematearen berri post honen  bukaera aldera aurkituko duzue.  Adi, izen ematearen lehenenego epea ostiral honetan amaitzen da eta. Hauek tailerrak eta komunikazioak. Informazio gehiago bigarren komunikatuan. […]

Proyecto Eratóstenes. Lurraren erradioaren neurketa. 2013ko iraila

2009an ospatu zen Astronomiaren urtearen proiektu arrakastatsuenetariko bat  urte horretako martxoaren 26an burututako Lurraren erradioaren neurketa izan zen. Pere Closasen eskutik, neurketa hartan parte hartu genuen guztiok oroitzapen ezin hobea gordetzen dugu. Urte berean Argentinan Proyecto Eratóstenes deiturikoa martxan jarri zen, Departamento de Física de la Facultad de Ciencias Exactas y Naturales de la Universidad de Buenos Aires (Argentina), […]

ISSak gizendu egiten du

Denok entzun dugu inoiz telebistak gizendu egiten duela. Ez dakigu zergatik gertatzen den. Baina espazioan egoteak bai gizentzen duela. Eta azalpen bitxia du horrek. a la ISS. Ezaguna egin zaigu Chris Hadfield azkenaldi honetan. Grabitate ezaren zeinbat bitxikeri erakutsi dizkigu. Baina bada efektu bat, bere bideo guztietan agertzen dena, aipatu ez dena: ikusi Chrisen aurpegia goiko argazkietan. […]

Bilatu

Entradas recientes

junio 2026
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930