>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Hiroshimaren ezkutuko aurpegia

Kasualidadez  Hiroshima eta Nagasakiren ingurko dokumental hau ikusi nuen TVEn . Interesgarria eta zirraragarria bertan kontatzen denagatik. Haren inguruko guztia entzun duzula uste duzu? Ba ikusi hau. Datozen egunetan berriz emitituko dutela uste dugu. Bestela hemen ikusi edota Keepvid-en laguntaz gorde, merezi du eta.

Wifi eskolatan?

Artikulu hau Debagoienan argiratzen den Goiena paperan argitaratutakoa da Paradoxikoak gara gizakiok. Ez dugu inongo beldurrik ez dakit zer energia arraro igortzen duen power balance bezalako lelokeria bat eskumuturrean jantzita eramateko. Ez dira ba arriskutsuak uhinak? Ilea hasten duelakoan saltzen duten zaldientzako xanpu bat kaleratzen bada ere, hor goaz, buru-belarri, probatzera, xanpu horrek zer duen […]

Uhin geldikorrak eta elektroia

Uhin geldikorretaz hitzegiten genuen joan den astean. Musikarekin duten erlazioari buruz, konkretuko. Gaiarekin jarraituz, uhin geldikorrek elektroi eta atomoekin duten erlazioari buruz hitzegingo dugu gaurkoan. Tira, guk baino Brian Coxek azalduko digu, momentuko zientzia dibulgatzailerik onenetarikoa. The Royal Institutionen eman zuen hitzaldi baten zati bat da ikustera goazena. Dena ondo badoa, laster izango dugu hitzaldi osoa, azpitituluekin. […]

Apurtu ahal du soprano batek kristalezko kopa bat bere ahotsarekin?

Aurreko sarreran uhin geldikorrek musikarekin duten erlazioan zentratu bagina, gaurkoan soparno batek bere ahotsarekin kristalezkokopa bat apurtu ahal duen edo ez ikusiko dugu. Posible da? Ikusi genuen bezala, kristalezko kopa finen erresonantziazko uhinen frekuentzia, entzuten ditugun soinu uhinen artean daude. Hau da,entzuten dugun frekuentzia batean bibrarazi ahal ditugu. Eta fenomenoak alderantziz ere funtzionatzen du. Hau […]

Fisika, musika eta uhin geldikorrak

Sarrera honen ideia The Kid Should See This-en bideo hau ikusita etorri zitzaigun: Askok jakingo duzue kristalezko kopak “soinua” ateratzen dutela behatz puntekin frotatzen baditugu, bideoan egiten duten modura. Harriduraz aurkitu dugu ba dela zein honetara profesionalki dedikatzen den. Poloniako Glass Duoren kasua da. Jarraian datorren bideo honetan bezala, kamera musikako festibaletan ere parte hartzen […]

Brian Cox-ek LHC eta Higgs-en partikulari buruz hitzegiten digu

benetan interesgarria Wonders of the Solar System eta Wonders of the Universeko aurkezlea den Brian Cox, 2008an ozpatutako TEDTalks betean. CERNeko partikula azeleragailuaren inguruan hitzegiten du eta, bitartean, han aurkitzea espero den  Higgs-en partikula zer den, zergatik den hain garrantzitsua aurkitzea, zerikusi duen horrek Unibertsoarekin,… Bere kasuan beti ohi den bezala, era entretenigarri eta garbian. Hitzaldi honen ondoren partikula azeleragailuak porrota […]

Matematika nola irakatsi?

Eta zientziak, noski.  El tao de la física blog gomendagarriaren bitartez,  Dan Meyer matematika irakaslearen lanaren berri izan dugu. 2010eko martxoan Nueva Yorken ospatutako TED-Talks batean matematikaren irakaspenaren inguruko bere ideiak azaltzen ditu. Adibideak ipiniz. Bere bere blogean aurkituko dituzue adibide gehiago: dy/dan. 11 minututako hitzaldi interesgarria lehenengo eta adibide bat ondoren. Adibide praktiko bat aurkitu dugu bere blogean. Argiaren abiaduraren ingurukoa. […]

Unibertso paraleloak

Ez ditut gustoko es multibertsoak (unibertso paraleloak), ez inflakzioaren teoria. Apropos asmatutakoak iruditzen zaizkit, azaldu ezineko gauza batzuk azaltzeko. Baina hor dagoen teoria bat denez, hemen zintzilikatzen dugu gaur Eduard Punsetek Max Tegmark, MIT-eko fisikako irakaslea (Massachusetts Institute of Technology) Redes programarako egindako elkarrizketa. Hemen azaltzen da ideia zein den.

Bilatu

Entradas recientes

junio 2026
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930