Ez da erraza auroren inguruko zerbait originala egitea. Bideo honetan gehien gustatzen zaiguna irudi zenitala da, aurorak izarren artean dantza egiten. Shawn Malone, Michiganeko lake Superioretik RADIANCE from LakeSuperiorPhoto on Vimeo. Universe Todayn ikusi dugu. Bere materialaren artean, beste timelapse hau ere aurkitu dugu. hau baino egderragoa. North Country Dreamland from LakeSuperiorPhoto on Vimeo.
España a ras de cielo La 1ko programa berriak, Canariaseko zeruari buruz hitzegin zuten, irudi ikusgarriekin. Daniel López handia ere agertzen da. Hemen, ebaketa batean, zatirik interesgarriena. Baina merezi du porgrama osoa ikustea. España a ras de cielo – España de nocheVer vídeo España a ras de cielo – España de noche
Hawaiko Mauna Kea munduko tokirik onenetarikoa da izarrak ikusteko. Sean Goebelek, Hawaiko Unibertsitateko posgraduko Astronomia ikasle bezala bertako behatokian egoteko aukera paregabea izan zuen. Horrela, hemen duzuen timelapsea egin du, apirila eta udan ateratako argazkiekin. Hemen duzue bideoa eta hemen: Sean Goebel Photography bere argazki bilduma zoragarria. Mauna Kea Heavens Timelapse from Sean Goebel on Vimeo.
Elia Saikalyk Everesteko kanpo basean ateratako argazkiekin timelapse zoragarri hau muntatu du: Everest: Everest -A time lapse short film. Tokia kokatzeko, hemen Everesta eskalatzeko bide normala. Everest -A time lapse short film from Elia Saikaly on Vimeo. Post hau idazteko dokumentazio bila nenbilela, Everestera igotzeko dauden bide desberdinen inguruko artikulu hau aurkitu dut: Las rutas de ascenso del […]
Timelapse zoragarria Christian Mülhauser suitzarraren hau. Matterhorn (Cervino, italianoz), mundu osoko mendirik ederrena, gure ustez, Suitzako Alpeekin batera dira timelapse honetan protagonista. Sekuentziak 2012ko abuztik urrira grabatu ziren. 25.000 argazki inguru, Canon EOS 5D Mark III yeta Canon EOS 550D, Canon EF 16-35mm F/2.8L II, Canon EF 50mm Tokina 11 -16mm, Samyang 8mm f/3.5 Stage Percepción Dinámica Zero […]
Maiatzaren 27an, Fernando Cabrerizok Artizarra, Jupiter eta Merkurioren konjuntzioa Ciguñuelatik (Valladolid) jaso zuen. Laino dexente tarteko, nahiko lan izan zuen konjuntzioa jasotzen. Conjunción Mercurio-Venus-Júpiter. 27 mayo 2013 from fercapa on Vimeo. Paco Bellidok ere konjuntzioaren irudi zorgarriak jaso ditu. Argazki gehiago eta animazioak, bere web orrian: El beso en la Luna. Almodovar del Ríoko gaztelua, 2013ko maiatzaren […]
Eguzkia ateratzen hile hasierako eraztun eklipsean. Pilbara-tik, Australia. Hiru taldeek ateratako irudiak nahasten ditu timelapseak. Ederrena, errefrakzioak nola deformatzen duen eguzkiaren irudia ikustea. Zoragarria. Ring of Fire – May 10 2013 Annular Solar Eclipse, Pilbara, Western Australia from Colin Legg on Vimeo.