>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Planeten dantza, ilunabarrean

Astebukaeran ez dugu eguraldi aproposik izan, baina antizikloa gain gainean dugunez berriz, ilunabarretako planetan konjuntzioa jarraitzeko aukera izango dugu, datozen egunetan.  Inguruan ibiliko da Ilargia. Baita ikusteko hain konplikatua den Merkurio planeta.

Merkurio ikusi ahal izateko, ezin bestekoa da horizonte laua izatea. Panorama hau izango dugu datozen ilunabarretan, mendebaldera begiratuz.

2012ko otsailaren 27an

2012ko martxoaren 2an

Martxoaren 5ean izango dira Merkurio ikusteko baldintza onenak.

2012ko martxoaren 5an

 

Ordutik aurrera, eta astebeteko epean, Jupiter eta Artizarra gerturatzen joango dira. 14 izango dute distantziarik laburrena, 3º ingurukoa. 6 bat ilargi heren artean.

2012ko martxoaren 14an

Showari amaiera emateko, martxoaren 25ean argazki eder hau ateratzeko aukera izango dugu. Jupiter, Artizarra eta Ilargia Orion, Sirio eta Tauro ondoan. Ederra izango da!!

 

2012ko martxoaren 25ean

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2012
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829