Skip to content

Tiangong, Ilargia igarotzen

2012 febrero 14
por Manu Arregi Biziola

Ez da orainarte erraza izan Tiangong, txinatarrek orbitan eraikitzen dihar duten estazioa, ikustea.Ohikoa zen Heavens Above bezalako orrietan emandako iragarpenak ez betetzea.

Hala ere, adi zegoen Dani Caxete laguna eta bai Heavens zein Calskyk Madril ingurutik ilargi igarotze bat gertatuko zela ikusi zuenean, han joan zen argazkia ateratzera. Eta bitxia bada ere, Pintoeta Valdemoro artean izan zen, literalki.

Txikia da Tiangong eta urruti zegoen igarotzearen unean. Oso txiki ikusi behar zen beraz. Irudian duzue nolakoa.

Tiangong Ilargi igarotzean. 2012ko otsailaren 8an. Egilea: Dani Caxete

Bereziki berezia izan zen igarotzea, ordubete beranduago eta toki beretik ISSaren igarotzea ikusi behar zelako. Hemen duzue Danik jasota. Muntaketa aproposa tamaina desberdinak nabaritzeko.

Tiangong&ISS Ilargi igarotzean. 2012ko otsailaren 8an. Egilea: Dani Caxete

Informazio gehiago Dani Caxeteren blogean, Paranoias nocturnas: La Tiangong existe, entre Pinto y Valdemoro.