>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Urano ikusteko aukera bikaina, bihar, otsailaren 9a

Orain dela gutxi Artizarraren laguntzaz Neptuno ikusteko aukera izan bagenuen, bihar Artizarra (Venus) Uranotik gertu egongo da eta ez da, inguruan, antzeko izarrik egongo. Erraza izango da, beraz, Urano aurkitzea eta behaketa eremu berean ikusteko aukera izango dugu.

Artizarra aurkitu behar da aurrena. Oso erraza da, ilunabarreko zeruan Eguzkia sartu den ingurura begiratzen badugu, han ikusiko duzuen “izarrik” distiratsuena da Artizarra.

Non gauden jakiteko Piscisen dago, momentu honetan, Artizarra, Acuarioren gainean.

Hau izango da prismatikoetatik ikusiko duguna. Kontuz, teleskopioan irudiak alderantziz ikusten bai dira. Alderantziz izango duzue, beraz, irudi hau.

Ilargiaren diametro batera edo izango dira biak.

Animatu, erraza da eta. Artizarrera begiratu prismatikoekin eta han, ondoan, izango da Urano. Antzematen diozue kolorerik? Berde-urdina dela diote…

 

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2012
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829