Bi behaketa proposamenekin gatoz gaurkoan. Epe motzera bat, epe ertainera bestea
Eros asteroidea
Komunikabideetan entzungo zenuten bezala, oso gertu dugu Eros egun hauetan 26,7 milioi kilometrotara. Distantzia horretara inongo arriskurik ez, baina 1975tik ez da hain gertu egon eta hori da albistea. Ez da asteroide handienetarikoa, bere 33 kmko diametroa, asteroide handienetik oso urruti gelditzen baita (Ceres dahandiena, 457 kmkin).
Erosen garrantzia, Ilargia alde batera utziz, gerturatzen diren gorputzik handiena delako (gerturapen erlatiboa, noski, zenbakiak ikusiz). Hori dela etabidali genuen hara Near uen fntzia 2000ko otsailean. Hona hemen irudi batzuk.
Egun hauetako gertutasun hori dela eta, aukera paregabea dugu asteroide hau ikusteko. 8.6komagnitudearekin katalejoekin ikusteko moduan dago, erraza ez izan arren. Leo-tik gertu dagoen Sextantearen konstelazioan dago. Erreferentzia gutxi izarren artean aurkitzeko. Hemen dago Sextantea gauaren lehenengo ordutan:
Sur Astronómicokoekargitaratu duten mapa hau lagungarri izan daiteke. Hemenduzueoriginala. Kontuz, hego hemisferiorako da eta. Alderantziz hartu behar dugu hemen, behean duzuen modura.
Marten mugimenduaren jarraipena
Ingurune berean da gure gaurko bigarren proposamena. Epe luzera hau. Urte ona da Marte ikusteko, eta hor da, aurreko Stelariumeko kapturan.
Teleskopioarekin ikusteaz gain, gure proposamena bere mugimendua jarraitzea da. Begibistaz, marraztuz edota argazkien bidez. Hau da ekainerarte izango duen mugimendua.Iturria: AstroBob.
Tira, merezi du ahalegina egitea. Ematen duena baino errazagoa da.