Zientziak zerbait ona badu zera da: gauzak konprobatu egin daitezkela. AstroDidáticoko Raúl Martínez-Moralesek NightShade programarekin atzo erakusten genuen Fobosen igarotzea benetan izan zela eta iraupen horrekin gainera. Hasiera batean, bideo originala ikusi genuenean, igarotzea azkarragia zela iruditu zitzaigun. Baina Durangoko Astronomia Gelako Esteban Estebanek, Bizkaiko Astronomia Taldearen korreo listan bitartez, Fobosek 7 ordu 39 minutu besterik ez duela behar Marteri bira bat emateko, oso azkar, eta, hori dela eta horrelako igarotze batek 20 bat segundoko iraupena izango zuela. Benetan bitzia izan behar du Marteko gauetan Fobos eta Deimos hain azkar mugitzen ikustea..
Musika jarri eta youtuben ere baduzue.
Gogoratu dezagun NASAn bideoa.
Lan bikaina, Raúl!! Asko ikasi dugu historia txiki honekin.