>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Fobosen Eguzki aurreko igarotzea

Spirit eta Opportunity ibilgailu robotikoak Marten daude 2004tik. Eta oraindik ere funtzionamenduan daude, Spirita arean ataskatuta egon arren. Aste honetan NASAk Opportunityk azaroan ateratako argazki batzuren bi timelapse argitaratu ditu. Zenbait tokitan agertu dira timelapse hauek, baina gure ustez interes gutxien duen timelapseari garrantzi gehien emanez. Eguzki aurreko Fobos satelitearen igarotzea erakusten duen timelapsea da interesgarriena, gure ustez.

Marte azaletik ikusita, Fobosek Eguzkiak baino diametro txikiagoa du eta ez du, hori dela eta, Eguzkia guztiz eklipsatzen. Badirudi fenomeno arraroa dela, Opportunityaren kasuan bezala, toki konkretu batean bazaude. Azaroaren 9an, Eguzkia sartu aurretik eta bere kamera panoramikoarekin (PanCam) 4 segunduan behin argazki bat atera zuen, 30 segundu irauten duen igarotzea erakusteko. Ez du, zoritxarrez, kalitate gehiegirik, baina benetan bitxia da. Horrela montatuta, igarotzearen benetako iraupena simulatzen du bideoak.


Eguzki sarrerarekin amaituko dugu. Azaroaren 4 eta 5ean ateratako argazkiak konbinatzen ditu. Azeleratuta dago fenomenoa kasu honetan, baina benetakoa da zeruaren kolore urdina. Lurrean zerua egunez urdina eta arratsalde edo egunsentietan gorria den bezala, alderantziz gertatzen da Marten. Bitxia hau ere, ez bestea beste.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031