Spirit eta Opportunity ibilgailu robotikoak Marten daude 2004tik. Eta oraindik ere funtzionamenduan daude, Spirita arean ataskatuta egon arren. Aste honetan NASAk Opportunityk azaroan ateratako argazki batzuren bi timelapse argitaratu ditu. Zenbait tokitan agertu dira timelapse hauek, baina gure ustez interes gutxien duen timelapseari garrantzi gehien emanez. Eguzki aurreko Fobos satelitearen igarotzea erakusten duen timelapsea da interesgarriena, gure ustez.
Eguzki sarrerarekin amaituko dugu. Azaroaren 4 eta 5ean ateratako argazkiak konbinatzen ditu. Azeleratuta dago fenomenoa kasu honetan, baina benetakoa da zeruaren kolore urdina. Lurrean zerua egunez urdina eta arratsalde edo egunsentietan gorria den bezala, alderantziz gertatzen da Marten. Bitxia hau ere, ez bestea beste.