Ez dira oso onak eguraldi perbisioak. Ehalaere, eguraldia lagun ez badugu, beti izango dugu aukera eklipsea sarean jarraitzeko. Aukera polita Shelios taldeak eskaitzen duena. Tenerifetik egingo dute eta konexioagure orduko 8h15tan izango da (7h15 UT). Totalidadea 25 minutu beranduago hasiko da, 8h40tan (7h40 UT).Oso toki bitxia aukeratu dute transmisiorako, eklipsearen unean Teidearen itzala Ilargiaruntz proiektatuko delako. Hori Ilargi betea dagoenean Eguzkia Ilargiaren kontrako aldetik ateratzen delako gertatzen da. Eta Ilargia sartzen denean, Eguzkia ateratzen da. Teorian ezin dira Ilargi betea eta Eguzkia batera ikusi, baina aukeratutako tokiaren altuera eta atmosferaren errefrakzioak posible egiten du. Hau da ikusiko dena.