Abenduaren 11n Saturnoren ekaitza berriaren albistea ematen genuen (Ekaitza erraldoia Saturnon). Geroz eta handiagoa egiten ari da ekaitza hau eta batzuk 1903ko GWS (Great White Spot-Beltzune Zuri Erraldoia)rekin konparatzen dute jadanik, Saturnon inoiz ikusi den ekaitzarik handiena. Horrelakoa zen abenduaren 10ean, Anthony Wesleyren argazkian.
Kontuz Anthony eta Donaldek alderantziz orientatu dute Saturno eta. Azkeneko estimazioen arabera 12000x30000km neurtzen ditu orain.
GWSa fenomeno periodikoa dela dirudi. 28.5 urtetik behin agertzen da GWSa eta 1876, 1903, 1933, 1960, eta 1990ko GWSak dira periodikotasun horren frogak. Izan dira, hala ere, ziklo horietatik kanpo agertu diren beltzuneak, 1994 eta 2006koak, adibidez. 28.5 urtetako periodikotasun horren arabera, 2018-19 denboraldian gertatuko da hurrengoa. Ez da, beraz orain ikusten ari garen hau.
Ekaitza azkar mugitzen ari da eta, hori dela eta, efemerideak aldatu egin dira. Hemen dituzue efemeride berriak.
Animo, polita izango da beltzunea ikustea eta. Goizean goiz jaiki beharko gara horretarako, Saturno ikusteko momenturik onena gauaren azken orduak dira eta. Virgon dago Saturno eta oso altu dago egunsentian. Artizarra (Venus) eskerrean izango du eta Saturno ia Hegoan. Irudian duzue posizio konkretua.
Norbaitek astearte goiza beltzunea ikusteko egun aprososa izan daitekeela pentsatu ahal du, Ilargi eklipsearekin batera. Zoritxarrez, ez dugu beltzunea ikusgai izango, ikusten dugn atmosfera zatiaren ebste aldean egongo delako. Baina tira, konsultatu efemerideak eta bilatu zein den momenturik aprosopesa zuentzat.