Ilargi eklpsea, astearte goizean | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargi eklpsea, astearte goizean

Datorren asteartean, abenduak 21, Ilargi eklipsea izango dugu. Argi, 21ean delako, baina 20tik 21era doan gauean, hau da, 21eko egunsentian. Ez dira onak izango baldintzak, baina argazki politak ateratzeko aukera izango dugu. Hori bai,ezinbestekoa izango daipar mendebaleko horizontea garbi izatea (ahalik eta lauena).

Konplikatua izango da eta horizonte hori laua izatea komeni zaigu, Bilbotik ikusita, totalidadearen haisera Ilargi sarrera eta eguzkiaren ateratzearekin bat etorriko da. Oso argituta egongo da, gainera. Bilbotik zenbat eta ekialderago, baldintza okerragoak (Ilargia eklipsearen totalidadea hasi aurretik sartuko da) eta zenbat eta mendebalderago, hobe. Galiziatik ikusita Ilargia totalidadea hasi eta ordu erdira sartuko da. Stellariumak horrelako zerbait pintatzen digu Bilborako nos muestra esto. Ilargia sartzen eta ia totala eklipsea.

Itsaz horizontea aukeratu dugu Stellarium-en, edozen mendi badugu hor ez dugulakoezer ikusiko.Guztiz laua, ahal bada. Hau da eklipsearen ordutegia. UTn daude denborak. Gure ordu ofizialerako, ordu bat geitu.

Itzalaren lehen kontaktoa 6h32m
Totalidadearen hasiera 7h40m
Eklipsearen erdia 8h17m
Totalidadearen amaiera 8h53m
Azken kontaktoa itzalarekin 10h01m

Eta hau da Ilargi sarreraren ordutegia, Agrupación Astronómica de Sabadellekoek kalkulatuta.

Ez da ikasturte honetako eklipse bakarrar. Durangoko Astronomia Gelako Esteban Estebanek esan digun bezala, hirueklipse ikusi ahalko ditugu ikasturte honetan. Abenduaren 21eko ilargi eklipse hau, Eguzki eklipse partziala urtarrilaren 4an eta beste Ilargi eklipse bat ekainaren 15ean. Durangoko Astronomia Gelatik ikastetxeendako aktibitate bat antolatu du Estebanek. 2010-11 ikasturte honetako hiru eklipseak ikustea da bere proposamena. Irakasleak bazarete eta parte hartzea nahi baduzue, jo proiektuaren web orrira.

Baina tira irakasle edo ikasle ez bagara ere, ikus ditzagun ikasturte honetako hiru eklipseak! Astearte goizean lehena.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031