Ole Christian Salomonsenen auroren argazki gehiago
Urriaren amaieran jarri genituen blog honetan Ole Christian Salomonsenen zenbait argazki. Material berria du orain, aurrekoa bezain ederra. Gero eta aktibitate handiagoa dago Eguzkian eta, hori dela eta, sarriago sortzen dira aurorak latitude altueran.
Leku desberdinetako argazkiak ditu Olek baina, gehienetan Norwegiako Tromsø hiriko inguruetakoak dira. EtaTromsø aipatu dugunez, post honi amaiera emateko askok ezagutzen duzuen timelapse bat ipintzen dugu, azaroaren 24an APOD izan zena. Ikusita baduzue ere, merezi du berriz ikustea, inoiz egin den aurorei buruzko timelapse ederrena delako.