Aurreko astean iragartzen genuen bezala, Eguzkiak begibistaz ikusteko moduko beltzune bat izan zuen (eguzkia ikusteko filtro egoki batekin babestuta, noski). Ikusi genuen astean zehar baina, agian posizioa aldaketa dela et, ezin izan genuen ikusi astebukaeran.
Blog honen bi irakurlek erronkari heldu eta argazkia atera zioten astebukaeran. Hemen argazkiak.
Jabier Etxebarria, Zaiatik, bere lagunekin batera, igande goizeko lainoen arteko tarte bat aprobetxatu zuten teleskopio erreflektore batekin argazkia ateratzeko. Hemen emaitza.
Manuel Castillok, Cadizetik, larunbatean lortu zuen. Ez zeukan teleskopioarentzat erabiltzen diren filtro bereziak baina, irudimena erabiliz, eklipseak ikusteko saltzen dituzten betaurrekoen filtro bat egokitu zuen. Hemen duzue bere “inbentoa”.
Kamara konpakta bat erabili zuen horretarako. Hemen duzue nola akoplatzen duen kamera eta teleskopioa.
Sistema honek, gainera, teleskopiotik ikusten dena jendeari erakusteko balio du..
Eta hemen, azkenik, emaitza. Bikaina!