Jakingo duzuen bezala Lurrak orbita eliptikoa deskribatzen du Eguzkiaren inguruan, hau elipsearen foku batena dagoelarik. Horren esan nahi du ez gaudela beti Eguzkitik distantzia berdinera. Horrek udan Eguzkitik gertuago gaudela pentsarazten digu agian. Baina erraza da horrek ez duela zentzurik, gu neguan sartzen garenean beste hemisferioan udan sartzen direlako. Horrez gain, nahiz eta guk Lurraren orbita horrela imajinatu:
Errealitatean horrelako zerbait da,eta ez da oso erraza gure orbita zirkunferentziatik desberdintzea. Eguzkia erdian dugula esan daiteke.
Urtaroak ez dute zerikusirik Lurraren orbitaren eliptikotasunarekin, Lurraren ardatzaren inklinazioarekin baizik. Kasualitatez koinziditzen dute (ia) denboran neguko solstizioak eta perihelioak. Hitz egin genuen horretaz hemen: Perihelio zoriontsua!
Baina perihelioan berotasun “extrarik” ez izan arren,posible da, nolabait, nabaritzea. Hori da Sur Astronómicoko Enzo De Bernardinik egin duena. Abenduaren 6an atera zion argazki bat Eguzkiari blogean aipatu dugun egun hauetako beltzunea jasotzeko. Eta argazki hori pasa den uztailaren 23ko beste batekin konparatzea bururatu zitzaion. Argazkiak ez daude aterata ez perihelioan abenduaren 6koa (urtarrileko lehenengo astean izango da), ezta afelioan uztailaren 23koa (uztaileko lehenengo astean izan zen), baina nabaria da tamaina desberdina. Hobeto ikusteko, jo argazki originalera.
Oso ona, Enzo!