Eguzki beltzune bat, begi bistaz ikusgai | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Eguzki beltzune bat, begi bistaz ikusgai

Ez dakit Eguzki eklipseak daudenean fenomenoa arriskurik gabe ikusteko saltzen dituzten betaurreko berezi horiek dituzuen baina, horrela bada, kajoitik ateratzeko ordua da. Minimo luze batetik igaro ondoren, gure izarra aktibo dago berriz eta gero eta beltzune handiagoak erakusten ari da.

Orain dela egun gutxi Enzo De Bernardinik Club Sur Astronómico korreo listan Eguzkiak begi bistaz ikusteko moduko beltzune handi bat zeukala iragarri zuen. Hemen duzue beltzunea SOHO satelitearen argazki batean.

Eta hemen argi zurian.

Konparatzeko jarritako erreferentzietan ikus dezakezuenez, beltzunea Lurra baino handiagoa da.

Izenburuan diogun bezala, begi bistaz ikusi daiteke beltzunea baina EGUZKIA IKUSTEKO FILTRO BEREZI HORIETAKO BAT BADUGU SOILIK. Eguzki eklipseak ikusteko saltzen dituzten betaurreko berezi horiek adibidez. KONTUZ SOLDADOREEN BETAURREKOAK EDOTA ERABILTZEN DIREN BESTE ZENBAIT “INBENTO”, EZ DIRA SEGURUAK!! Ez dutelako behar beste argi filtratzen.

Atzo probatu genuen geuk eta, oso erraza ez bada ere, ikusgai dago. Astronomia behaketan esperientzia baduzu errazago ikusiko duzu, baina bestela ere bai.

Kontuz, beltzunearen posizioa ez delako, normalean, irudikoa izango, egunean zehar Eguzkiaren posizioa aldatzen doalako.

Saiatu zaitezte eta kontatu hemen ikusterik baduzue.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031