>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Saturno eta Artizarra, -20ºCra

Badator negua. Hemen da, jadanik, negu ofizialerako egun batzuk falta arren. Hau da garairik onena astronomia behaketarako. gau luzeak eta atmosfera lasaia, askoz ere egonkorragoa udako gau epeletan baino. Baina gogorra da kanpora irtetea, are gehiago familia osoa etxeko berotasunean gelditzen denean.

Gaur egun dauzkagun materialekin ez da lehen bezain gogorra, baina nagitasun handia ematen du, gehiago haizea dabilenean. Deserosoena, dena den, okularrak aldatzen ibiltzea edota oharrak hartzea da. Goanteekin oso inkomodoa da.

Baina hemen kostatzen bazaigu, pentsa nola ibiliko diren Europa erdian. Aleksander Cie?laren bi marrazkirekin gatoz gaurkoan, Oderne (Polonia)n burututako behaketa batean egindakoak, Krakoviatik 150 bat km-tara dago eta pasa den igandean, abenduaren 5ekoak dira. Gau hasieran behatzen ibili ostean, lo apur bat egin eta berriz jaiki ziren, Saturno eta Artizarra (Venus) gauaren azken zatian ikusi ahal izateko. 5″-ko (12,7 cm) teleskopio batekin behatu zuten. Honela geratu zen aparatua, tenperatura – 20ºC bai zen:

Baina merezi izan zuen. Begira, bestela, ze marrazki politak egin zituen.

Artizarra

Saturno

Astronomy Sketch of the Dayn ikusitakoa.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2010
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031