{"id":47,"date":"2009-11-26T23:37:00","date_gmt":"2009-11-26T23:37:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/?p=47"},"modified":"2009-11-26T23:37:00","modified_gmt":"2009-11-26T23:37:00","slug":"jainkoak-dadotan-jokatzen-du-scrhodinger-en-katua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/2009\/11\/26\/jainkoak-dadotan-jokatzen-du-scrhodinger-en-katua\/","title":{"rendered":"Jainkoak dadotan jokatzen du. Schr\u00f6dinger-en katua."},"content":{"rendered":"<p><IMG id=img_0 class=imgdcha src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\">Entzun al duzue inoiz Schr\u00f6dingerren katuari buruz zerbait? Eta lortu al duzue paradoxa ulertzea? Edozeinek ulertzeko moduan azaltzen saiatuko gara. <\/p>\n<p>2002an, zientziaren historialaria den Robert P. Crease-k fisikaren historiako 1 esperimentu ederrenak aukeratzeko inkesta egin zuen. Emaitza <A id=link_0 title=http:\/\/physicsworld.com\/cws\/home href=\"http:\/\/physicsworld.com\/cws\/home\">Physic&#8217;s World<\/A> aldizkarian argitaratu zuen eta mundu osora salto egin zuen <A id=link_1 title=http:\/\/www.nytimes.com\/2002\/09\/24\/science\/24BEAU.html?8hpib href=\"http:\/\/www.nytimes.com\/2002\/09\/24\/science\/24BEAU.html?8hpib\">New York Times-en artikulu baten bidez<\/A>. Estatuan Manuel Lozano Leyva-k oso gomendagarria den <A id=link_2 title=http:\/\/www.casadellibro.com\/libro-de-arquimedes-a-einstein-los-diez-experimentos-mas-bellos-de-la-fisica\/2900001035124 href=\"http:\/\/www.casadellibro.com\/libro-de-arquimedes-a-einstein-los-diez-experimentos-mas-bellos-de-la-fisica\/2900001035124\">De Arqu\u00edmedes a Einstein. Los diez experimentos m\u00e1s bellos de la f\u00edsica<\/A> liburuan jaso zituen esperimentuak eta Robert P. Crease-k ere berea argitaratu zuen, <A id=link_3 title=\"http:\/\/www.ed-critica.es\/autor\/robert-p-crease \" href=\"http:\/\/www.ed-critica.es\/autor\/robert-p-crease\">El prisma y el p\u00e9ndulo<\/A>. <A id=link_4 title=http:\/\/www.divulgon.com.ar\/marzo03\/perspectiva-mar03.html href=\"http:\/\/www.divulgon.com.ar\/marzo03\/perspectiva-mar03.html\">Hemen<\/A> dauzkazue esperimentu guztien zerrenda, ondo komentatuta gainera. Egunen batean hitz-egingo dugu blog honetan horietako batzuei buruz.<br \/>\nZerrenda horren buruan, gure esperimentu faboritoa: elektroiaren difrakzioa zirrikitu bikoitzean. Jatorriz Richard Feynmanek buruzko esperimentua da. Berak esperimentua egitea inoiz ez zela posible izango uste zuen. Eta fisika kuantiko zelako arraroa den erakusteko proposatu zuen. <A id=link_4 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Thomas_Young href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Thomas_Young\">Thomas Young<\/A>-en <A id=link_4 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Experimento_de_Young href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Experimento_de_Young\">zirrikitu bikoitzaren esperimentuan<\/A> inspiratu zen. <\/p>\n<p>Demagun bi harri botatzen ditugula ur putzu batean. Harri bakoitzak uhin sorta bat sortuko du. Hauek elkartzen direnean, nahastu egingo dira, interferentzia deritzon fenomenoan. Young-ek zirrikitu bikoitz bat argiztatuz argiaren uhin izaera frogatu zuen 1801ean. Uhinek interferitzen dute soilik, ez partikulak. <\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgizqda src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\">Eztabaida historiko baten amaiera zela zirudien. Argia partikulez osaturik dago -fotoiak- edo uhina da? 100 bat urte geroago, fisika modernoaren atarian, eztabaidak berdinketan amaitu zuen. Argiak izaera bikoitz adu. Batzuetan uhina da baina, beste batzuetan, partikulez osaturik balego bezala ibiltzen da. Hori ulertzeko erraza ez bada, 1923an Louis de Brogliek materiak ere izaera bikoitza duela proposatu zuen. <\/p>\n<p>Honen harira dator Feynman-en esperimentu mentala. Youngen zirrikitu bikoitzaren esperimentua partikulekin ere egin ahal dela bota zuen eta, horrela, materiaren izaera bikoitza agerian jarriko zela. Feynman-en esperimentuan elektroiak nahiko gertu dauden biz irrikituren aurka jaurtitzen dira. Elektroiak, uhinak bezala, zirrikitu bietatik pasa eta interferentzia diagrama bat jasok ozen bigarren pantaila batean. Feynman-en 50ko hamarkadan egin zuen bere proposamena, inoiz egingo ez zela pentsatuz. Baina 1961-ean Claus J\u00f6nssonek lortu egin zuen. <\/p>\n<p>Akira Tonomurak -Pier Giorgio Merliren aurrek olan batzuk baieztatuz- burutu zuen Feynmanen esperimentuaren bertsiorik sailena. Zirrikitu bikoitz baten aurka elektroiak banaka jaurtitzea lortu zuen. Horrela elektroi bakoitzak bere buruarekin besterik ezingo zuen interferitu. Hau da, elektroi batek zirrikitu biak zeharkatzen ditu eta, beste aldean, bere buruarekin interferitzen du, interferentzia diagrama bigarren pantaila batean jasoz.<\/p>\n<p>Baina orain dator harrigarriena. Demagun benetan zein zirrikitutik pasa den elektroia jakin nahi dugula, partikula detektagailu batekin, adibidez. Orduan interferentzia diagrama desagertu egiten da, elektroia partikula bezala dabilelako. Nolabait, elektroia konturatu egiten da begira gaudela eta bere izaera aldatu egiten du. Behatzaileak eragina du, beraz, gertaeran. Tranpa ugari asmatu dituzte fisikariek elektroia nondik pasa den jakiteko bere gainean eraginik izan gabe. Alferrik. <\/p>\n<p>Esperimenturi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, ikusi bideo hau: <\/p>\n<p> <DIV align=center> <OBJECT style=\"BORDER-BOTTOM: 0px; BORDER-LEFT: 0px; MARGIN: 0px; BACKGROUND: none transparent scroll repeat 0% 0%; BORDER-TOP: 0px; BORDER-RIGHT: 0px\" width=480 height=385><PARAM NAME=\"movie\" VALUE=\"http:\/\/www.youtube.com\/v\/vfkdzNN2VLo&#038;hl=es_ES&#038;fs=1&#038;\"><PARAM NAME=\"allowFullScreen\" VALUE=\"true\"><PARAM NAME=\"allowscriptaccess\" VALUE=\"always\">                    <embed                                         src=\"\/\/www.youtube.com\/v\/vfkdzNN2VLo&#038;hl=es_ES&#038;fs=1&#038;\" type=\"application\/x-shockwave-flash\" allowscriptaccess=\"always\" allowfullscreen=\"true\" width=\"480\" height=\"385\"><\/embed><\/OBJECT><\/DIV><\/p>\n<p>Behin esperimentuaren bertsio ederrago bat irakurri genuen nonbaiten. Baina ez dakigu inoiz egin den. Bertsio horretan mundu osoko laborategi piloak hartzen du parte. Bakoitzean esperimentua elektroi bakar batekin egiten da. Elektroiak zirrikituak uhin bezala zeharkatu, bere buruarekin interferitu eta bigarren pantaila batean jotzen du. Argia bezala, elektroia batzuetan uhin bezala ibiltzen da eta partikula bezala beste batzuetan. Bigarren pantailan jotzen duenean, partikula bezala egiten du. Hau da, laborategi bakoitzak elektroi baten inpaktu bat besterik ez du jasoko. Non dago, orduan, interferentzia diagrama? Laborategi guztietako emaitzak pantaila bakar batean jarriz azaltzen da. Bikaina!!! <\/p>\n<p>Goazen, azkenik Schr\u00f6dinger katuarekin. Schr\u00f6dingerren katua <A id=link_1 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Erwin_Schr%C3%B6dinger href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Erwin_Schr%C3%B6dinger\">Erwin Schr\u00f6dinger<\/A>-ek proposatutako esperimentu mentala da, Niels Bohr, Heisenberg eta beste batzuk proposatutako fisika kuantikoaren <A id=link_1 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Interpretaci%C3%B3n_de_Copenhague href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Interpretaci%C3%B3n_de_Copenhague\">Copenhaguengo interpretazioaren<\/A> ilogikotasuna agerian ipintzeko. Ez Schr\u00f6dinger, ez Einsteinekez zuten mundu kuantikoa erreal bezala onartzen. Teoria osatu gabe zegoela pentsatzen zuten. Eta Schr\u00f6dingerrek mundu kuantikoa absurdo adela agerian jartzeko planteatu zuen bere esperimentua. Bada jadanik, azaltzeko ordua. <\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgdcha src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\">Schr\u00f6dingerrek katu bat bizirik kutxa itxi batean sartzea proposatzen du. Ezin dugu, kanpotik, barruan gertatzen denaren berri izan. Kaxa barruan, gas pozoitsu bat, partikula erradiaktibo bat desintegratzen bada soili kaskatuko dena. Kutxa itxi eta demagun ordu betez luzatzen dela esperimentua. Eta suposa dezagun denbora tarte horretan partikula desintegratzeko %50eko probabilitatea dagoela. Desintegrazio horrek fisika kuantikoaren legeak jarraitzen ditu. Primeran datorkigu, gertatuko dena ulertzeko, elektroiaren difrakzioa zirrikitu bikoitzean. Han elektroiak %50 probabilitatea zuen zirrikitu batetik edo bestetik pasatzeko. Inor kez badu begiratzen, elektroia bietatik pasatzen da, uhin bezala. Baina norbaitek nondik pasa den begiratzen du, posibilitate bietako bat erreal bihurtzen da. Gauza bera gertatzen da katuarekin. Kutxa zabaldu arte, katua hilda eta bizirik dago. Ez da behatzaile batek parte hartzen duenerarte katua bizirik edo hilda dagoela. Baina katua hilda etab izirik egotea ez da alegiazko gauza bat. Elektroiak zirrikitu biak zeharkatzen dituen bezala, katua hilda eta bizirik dago.<\/p>\n<p>Posible da esperimentuari buelta gehiago ematea. Baina asuntoa okerrera doa. Katuak behatzaile bezala kontatzen du? Eta, kutxa zabaldu ordez, barrukoaz inta batean grabatu eta hurrengo egunean ikusten badugu? Zinta ikustea kutxa zabaltzearen ordezkoa da eta, beraz, katua hilda eta bizirik dago. Momentu horretaraino. <\/p>\n<p>Horregatik, besteak beste, ez zituen Einsteinek fisika kuantikoaren ondorioak onartzen. Eta hor bota zuen bere esaldi famatuenetarikoa: Jainkoak ez du dadotan jokatzen. Urte mordoa pasa da ordutik ona. Kuantikak froga guztiak gainditu ditu gaur egunerarte. Jainkoak dadotara jokatzen jarraitzen duela dirudi. Ez bakarrik hori. Stephen Hawkinsek dioen bezala: jainkoak dadotan jokatzen du. Eta guk ikusten ez dugun lekura botatzen ditu dadoak, gainera. <\/p>\n<p>Katuaren esperimentuaren <A id=link_1 title=http:\/\/www.redes.tve.es href=\"http:\/\/www.redes.tve.es\">Redes<\/A>-eko bideo bat jarraian.<\/p>\n<p> <DIV align=center> <OBJECT style=\"BORDER-BOTTOM: 0px; BORDER-LEFT: 0px; MARGIN: 0px; BACKGROUND: none transparent scroll repeat 0% 0%; BORDER-TOP: 0px; BORDER-RIGHT: 0px\" width=480 height=385><PARAM NAME=\"movie\" VALUE=\"http:\/\/www.youtube.com\/v\/JC9A_E5kg7Y&#038;hl=es_ES&#038;fs=1&#038;\"><PARAM NAME=\"allowFullScreen\" VALUE=\"true\"><PARAM NAME=\"allowscriptaccess\" VALUE=\"always\">                  <embed                                     src=\"\/\/www.youtube.com\/v\/JC9A_E5kg7Y&#038;hl=es_ES&#038;fs=1&#038;\" type=\"application\/x-shockwave-flash\" allowscriptaccess=\"always\" allowfullscreen=\"true\" width=\"480\" height=\"385\"><\/embed><\/OBJECT><\/DIV><\/p>\n<p>Schr\u00f6dingerren katuarekin loturiko humore apur bat amaitzeko. <A id=link_4 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/The_Big_Bang_Theory href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/The_Big_Bang_Theory\">The Big Bang Theory<\/A> serieko zati bat da. Benetan ona serie hau. Zoritxarrez <A id=link_4 title=http:\/\/www.antena3.com\/PortalA3com\/home.do href=\"http:\/\/www.antena3.com\/PortalA3com\/home.do\">Antena 3<\/A>ek erosi du eta maltratatzen ari da. Udan hasi ziren emititzen, baina berehala kendu zuten. Antena Neox-etik jarraitu ahal dugu orain. Gaztelaniarako itzulpena hegoamerikan egindakoa dirudi eta gauza batzuk ez dira oso ondo ulertzen. Baina pena merezi du, oso ona delako.<\/p>\n<p> <DIV align=center> <OBJECT style=\"BORDER-BOTTOM: 0px; BORDER-LEFT: 0px; MARGIN: 0px; BACKGROUND: none transparent scroll repeat 0% 0%; BORDER-TOP: 0px; BORDER-RIGHT: 0px\" width=560 height=340><PARAM NAME=\"movie\" VALUE=\"http:\/\/www.youtube.com\/v\/M1l03A0jlvk&#038;hl=es_ES&#038;fs=1&#038;\"><PARAM NAME=\"allowFullScreen\" VALUE=\"true\"><PARAM NAME=\"allowscriptaccess\" VALUE=\"always\">                         <embed                                                   src=\"\/\/www.youtube.com\/v\/M1l03A0jlvk&#038;hl=es_ES&#038;fs=1&#038;\" type=\"application\/x-shockwave-flash\" allowscriptaccess=\"always\" allowfullscreen=\"true\" width=\"560\" height=\"340\"><\/embed><\/OBJECT><\/DIV><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Entzun al duzue inoiz Schr\u00f6dingerren katuari buruz zerbait? Eta lortu al duzue paradoxa ulertzea? Edozeinek ulertzeko moduan azaltzen saiatuko gara. 2002an, zientziaren historialaria den Robert P. Crease-k fisikaren historiako 1 esperimentu ederrenak aukeratzeko inkesta egin zuen. Emaitza Physic&#8217;s World aldizkarian argitaratu zuen eta mundu osora salto egin zuen New York Times-en artikulu baten bidez. Estatuan [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[14,15],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=47"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=47"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=47"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=47"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}