{"id":26,"date":"2009-10-17T00:14:00","date_gmt":"2009-10-17T00:14:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/?p=26"},"modified":"2009-10-17T00:14:00","modified_gmt":"2009-10-17T00:14:00","slug":"saturnoren-eraztun-berria-benetako-historia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/2009\/10\/17\/saturnoren-eraztun-berria-benetako-historia\/","title":{"rendered":"Saturnoren eraztun berria, benetako historia"},"content":{"rendered":"<p><IMG id=img_0 class=imgdcha src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\"> Zientzia oso gaizki azaltzen da medioetan sarri. Horren adibide aurreko astean hainbeste zabaldu zen Saturnoren eraztun berriaren albistea. Leku guztietan kontatu zuten albistea, eraztun berriaren dimentsio izugarriak azpimarratuz. Hori bai, inor kez zuen eraztunaren argazkirik erakusten, ordenadorez egindako marrazki bat baizik. Ez al zegoen eraztunaren argazkirik? <\/p>\n<p>Albisteak ez zuen gure atentzioa erakarri, egia esanda. Eraztun berri bat Saturnon. Ondo. Baina besterik gabe. Baina Ilargiko talkaren inguruko informazioa bilatzen ari ginenean, kasualitatez, Saturnoren eraztun berriaren atzean beste historia benetan interesgarria zegoela aurkitu genuen. Interneten periodikoetako paperezko edizioetan baino hobeto dago kontatuta. <\/p>\n<p>Saturnoko eraztun eta sateliteek joku izugarria ematen dute, liburu bat idazteko beste. Ea egunen batean <A id=link_0 title=http:\/\/www.aulaastronomia.es\/ href=\"http:\/\/www.aulaastronomia.es\/\">Durangoko Astronomia Gela<\/A>ko zuzendaria den Esteban Estebanek egiten duen, bere hitzaldietan horri buruzko historia bitxi eta entretenigarriak kontatzen dituelako.<\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgizqda src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\"> Misterio bat zegoen Saturnoko Japetus satelitearen inguruan, aurpegi bat zikina bai du. Ikusi Cassini zundak ateratako argazkian. Erruduna Saturnoko beste satelite bitxi bat dela dirudi orain, Phoebe. Phoebe benetan bitxia da, eraztunaren planetak harrapatutako kometa delako. Eta kometek ohi bezala, honek ere materia askatzen du. Eta hori da medioetan Saturnoren eraztun berria bezala saldu dena. Baina eraztun honek zerikusi gutxi du besteekin, herekiko 27\u00bako inklinazio abai du, Phoeneren orbita bezala. Bada eraztun berriaren estiloko beste eraztun bat gutxienez, E deituriko eraztuna, hau Enceladus satelitea kaskaturiko materiak sortutakoa delako. Baina E eraztuna besteen planokidea da, berri hau ez bezala. Hemen duzue Saturnoko eraztunen eskema, E eraztuna barne. Eta jarraian <A id=link_1 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Cassini-Huygens href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Cassini-Huygens\">Cassini<\/A> zundak E eraztunari ateratako argazkia. Puntu iluna Enceladus da. <\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgcen src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\"><IMG id=img_0 class=imgcen src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\"><\/p>\n<p>Eraztun berriaren forma besteekiko desberdina da gainera. Saturnoren eraztuna sateliteek sorturiko eten desberdinak dauzkan disko lau bat bezala deskribatu genezake. Tira, ez gara konplikatuko. Disko lau bat dela suposatuko dugu. Phoebek sortzen duen hau tubo zirkular baten forma du. Donut bat. Hau da, eraztun bezala ezagutzen duguna. Hurrengo eskeman ulertuko dugu guztia. Phoebek askatzen duen materiala Japetus-en erortzen da, donut-a benetan handia delako. Eta oso dentsitate baxukoa. Horregatik ez dugu orain arte ikusi. Dagoeneko, bertan egongo bagina, han ezer ez dagoela pentsatuko genuke. <\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgcen src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\"><\/p>\n<p>Zergatik ez da egunkarietan eraztunaren argazkirik ikusi? Infragorrian lana egiten duen NASAko <A id=link_1 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Telescopio_espacial_Spitzer href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Telescopio_espacial_Spitzer\">Spizer<\/A>, sateliteak ateratako argazkia delako. Gure begiak argi frekuentzia batzuk ikusten ditu, argi ikuskorra deitzen duguna. Baina argiak beste frekuentzia asko ditu, unibertsoaren ikerketan erabiltzen direnak. Demagun burdin bat berotzen hasten garela. Asko berotzen badugu, argi gorria igortzen hasiko da, baina horren aurretik infragorrian emititzen zuen, guk ez ikusi arren. Denok ikusi ditugu telebistan gauez grabatutako irudiak, berde kolorean, adibidez. Infragorrian grabatzen duten kamerak* ateratako irudiak dira eta, geuk ikusi ahal izateko, kolore faltsutan erakusten dira. Orain dela egun pare bat, eraztunaren benetako argazki bat argitaratu du. Irudia koadroan dagoena da eta, aditua ez bazara, ez zaizu espektakularra irudituko. <\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgcen src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\"><\/p>\n<p>Zoritxarrez Spizer bere bizitzaren azkenekotan dago. Baina udaberrian jaurti zuten <A id=link_2 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Observatorio_Espacial_Herschel href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Observatorio_Espacial_Herschel\">Herschel<\/A> teleskopioak jarraituko du bere lana.<\/p>\n<p>Laburtuz. Saturnon eraztun berri bat aurkitu dela formalki egia izan arren, guretzat albistea Japetus-en aurpegi zikinaren zergatia aurkitu dela da albistea. Eta nola egiten duen.<\/p>\n<p>* Infragorrian grabatzea konplikatu adela pentsatuko duzue, baina ez da horrela. Dagoeneko gure etxeko kamera digitalek infragorria ere \u201cikusten\u201d dute. Eta filtro bati zaten dute argazkietan ez jasotzeko. Astrofotografoek kendu egiten diote filtro hau, argi gutxi dagoenean argi gehiago jaso ahal izateko.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zientzia oso gaizki azaltzen da medioetan sarri. Horren adibide aurreko astean hainbeste zabaldu zen Saturnoren eraztun berriaren albistea. Leku guztietan kontatu zuten albistea, eraztun berriaren dimentsio izugarriak azpimarratuz. Hori bai, inor kez zuen eraztunaren argazkirik erakusten, ordenadorez egindako marrazki bat baizik. Ez al zegoen eraztunaren argazkirik? Albisteak ez zuen gure atentzioa erakarri, egia esanda. Eraztun [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[8],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}