{"id":100,"date":"2010-02-25T20:00:00","date_gmt":"2010-02-25T20:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/?p=100"},"modified":"2010-02-25T20:00:00","modified_gmt":"2010-02-25T20:00:00","slug":"konstelazioak-kobazuloetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/2010\/02\/25\/konstelazioak-kobazuloetan\/","title":{"rendered":"Konstelazioak kobazuloetan: Ekain"},"content":{"rendered":"<p>Orain dela gutxi, nire anaiaren bitartez, <A id=link_0 title=http:\/\/www.ostolaza.org\/cas\/index.php?c=6 href=\"http:\/\/www.ostolaza.org\/cas\/index.php?c=6\">Deba aldizkarian<\/A> argitaratutako artikulu kurioso baten berri izan nuen: <A id=link_1 title=http:\/\/www.ostolaza.org\/cas\/article.php?id=254 href=\"http:\/\/www.ostolaza.org\/cas\/article.php?id=254\">\u00bfAstronom\u00eda en la cueva de Ekain?<\/A>. Javi Castrok* idatzitakoa da. Ez da horrelako zerbaitekin topo egiten dugun lehen aldia.<\/p>\n<p>Polita izango zen horrelakoen atzean egi puntu bat egotea. Azter dezagun kasu konkretu hau.<\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgdcha src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\"><A id=link_0 title=http:\/\/maps.google.es\/maps?hl=es&#038;source=hp&#038;q=deba&#038;oq=deba&#038;um=1&#038;ie=UTF-8&#038;hq=&#038;hnear=Deba&#038;gl=es&#038;ei=oxmES4amDI374AaxyonzAQ&#038;sa=X&#038;oi=geocode_result&#038;ct=image&#038;resnum=1&#038;ved=0CAoQ8gEwAA href=\"http:\/\/maps.google.es\/maps?hl=es&#038;source=hp&#038;q=deba&#038;oq=deba&#038;um=1&#038;ie=UTF-8&#038;hq=&#038;hnear=Deba&#038;gl=es&#038;ei=oxmES4amDI374AaxyonzAQ&#038;sa=X&#038;oi=geocode_result&#038;ct=image&#038;resnum=1&#038;ved=0CAoQ8gEwAA\">Deba<\/A>n(Gipuzkoa) dago Ekaineko kobazuloa, Zestoatik oso gertu. 1969an aurkitutakoa, Wikipediaren arabera &#8220;esta considerada como uno de los principales santuarios prehist\u00f3ricos europeos junto a <A id=link_1 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Lascaux href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Lascaux\" rel=nofollow>Lascaux<\/A>, Niaux y <A id=link_2 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Cueva_de_Altamira href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Cueva_de_Altamira\" rel=nofollow>Altamira<\/A>&#8220;. Ekaineko pintura guztien artean ziurrenez irudiko zaldien panela da ezagunena. <\/p>\n<p><A id=link_0 title=http:\/\/www.kultura.ejgv.euskadi.net\/r46-10233\/es\/contenidos\/informacion\/ekain_irudiak\/es_15663\/haitzuloaren_planoa.html href=\"http:\/\/www.kultura.ejgv.euskadi.net\/r46-10233\/es\/contenidos\/informacion\/ekain_irudiak\/es_15663\/haitzuloaren_planoa.html\" rel=nofollow>Web orrian<\/A> sartzen bazarete, posible da kobazuloaren bisita birtuala egitea. Artikuluari dagokien pinturak <A id=link_1 title=http:\/\/www.kultura.ejgv.euskadi.net\/r46-10233\/es\/contenidos\/informacion\/ekain_irudiak\/es_15663\/artzei.html href=\"http:\/\/www.kultura.ejgv.euskadi.net\/r46-10233\/es\/contenidos\/informacion\/ekain_irudiak\/es_15663\/artzei.html\" rel=nofollow>Artzei<\/A> (Hartzen tokia) izeneko gelan daude. Han, sabaitxo batean, hartza pare bat pintaturik daude. Kobazuloaren toki printzipala dela uste da, beste geletako zaldi gehienak &#8211;<A id=link_2 title=http:\/\/www.kultura.ejgv.euskadi.net\/r46-10233\/es\/contenidos\/informacion\/ekain_irudiak\/es_15663\/zaldei.html href=\"http:\/\/www.kultura.ejgv.euskadi.net\/r46-10233\/es\/contenidos\/informacion\/ekain_irudiak\/es_15663\/zaldei.html\" rel=nofollow>Zaldei<\/A> (zaldien tokia) gelako guztiak eta <A id=link_3 title=http:\/\/www.kultura.ejgv.euskadi.net\/r46-10233\/es\/contenidos\/informacion\/ekain_irudiak\/es_15663\/azkenzaldei.html href=\"http:\/\/www.kultura.ejgv.euskadi.net\/r46-10233\/es\/contenidos\/informacion\/ekain_irudiak\/es_15663\/azkenzaldei.html\" rel=nofollow>Azkenzaldei<\/A> (zaldien azken tokia) gelako gehienak- ona begira daudelako. Bitxikeri bezala, aipatu beltzez pintaturik daudela artzak, kobazuloko beste irudiak ez bezala. Eta aipagarria da, baita, pintaturik dauden hartzak modernoak direla eta ez kobazuloetakoak.<\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgcen src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\"><\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgdcha src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\">Hemen hartzak. Orain dela 13000 urte egindakoak direla uste da. Aipatutako artikuluan aipatzen da garai horretan ziurrenez gelditzen zirela oraindik gaur egun desagertuta dauden kobazuloetako azken hartzak. Eta, artikuluak jarraitzen du, oso bitxia da pinturen egileek artza batzuk ikusi baina beste batzuk pintatu zituztela. Horrek esan nahiko zuen ez zela horrelako hartzik egongo inguru hauetan, baina nik ez dakit hori horrela zen edo ez. <\/p>\n<p>Hartz handia eta txikia zeruko leku berezi batean aurkitzen dira gaur egungo zeruan, Hartz Txikiaren buztanaren azken izarra Ipar izarra delako. Hau da Ipar izarra aurkitzeko erabiltzen den metodo klasikoa. Irudia <A id=link_0 title=http:\/\/www.astropix.com\/ href=\"http:\/\/www.astropix.com\/\" rel=nofollow>Jerry Lodriguss<\/A>ena da.<\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgcen src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\"><\/p>\n<p>Eta horrela irudikatzen dira Hartzak.<br \/>\n<IMG id=img_3 class=imgcen src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\"><\/p>\n<p>Laburtuz, hauek dira argumentuaren alde dauzkagun puntuak:<\/p>\n<p>1- Pinturan, hartza bat handia da eta bestea txikia.<br \/>\n2- Sabai batean daude pintatuta hartzak eta ez paretan, gainontzeko beste irudiak bezala.<br \/>\n3- Kobazuloko beste irudi gehienak ona begira daude<br \/>\n4- Beste kolore batean daude pintatuta hartzak<\/p>\n<p>Hartz handia eta txikia konstelazioak antzinakoak dira. Askok uste ez bezala, greziarrek ez zituzten konstelazioak asmatu. Beste zibilizazio batzuetatik -Mesopotamiatik, adibidez- hartu zituzten gehienak. <\/p>\n<p>Ekaineko kobazuloko Hartza hauek zeruko hartzen irudikapen bat da? Ezetz uste dugu. Aurretik argumentu horren alde jarritako puntuetatik lehenengo biek daude benetan hipotesi honen alde. Azkeneko biek hartza hauek garrantzitsuak zirela egileentzat adierazten dute, baina ez dute zerura bideratzen. Adituek diote Hartza animali sakratua zela inguru hauetako biztanleentzat. Baina ez du ezerk hau zeruko hartzekin lotzen<\/p>\n<p><IMG id=img_0 class=imgdcha src=\"\/nabigatzailea\/wp-content\/uploads\/sites\/51\">Ze argudio dago hipotesiaren aurka? Javier Castro bere artikuluan idazten duen bezala, pinturak egin ziren garaian, <A id=link_0 title=http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Precesi%C3%B3n href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Precesi%C3%B3n\" rel=nofollow>Lurraren ardatzaren prezesioa<\/A> dela eta, zeruko poloa gure Hartzetatik nahiko urrun zegoen. Vega izarra zegoen zeruko polotik gertu eta gure hartzak ez ziren zirkunpolarrak izango, gaur egun ez bezala. Hau da, ez zuten zeruan toki berezirik, gaur egun ez bezala. Ikusi irudian. <\/p>\n<p>Baina posizio erlatiboan aurkitzen dugu arazorik handiena. Izarrak mugitu egiten dira baina orain dela 13 000 zeruko hartza biak gaur egungo antzekoak ziren. Hartza bat handia da eta bestea txikia. Baina Hartz handia eta txikia batabestearekiko alderantziz daude. Ekaineko pinturan, txikia handiaren atzean dago. Konparatu bestela goiko irudiak. Ez dute zerikusirik. <\/p>\n<p>Laburtuz, hipotesi kuriosoa eta interesgarria, baina oso oinarri ahulekoa. Hitz egingo dugu beste sarreraren batean beste kobazulotan dauden pinturen antzeko interpretazioei buruz. Laster izango da.<\/p>\n<p>* Javi Castro Errenteria jaio zen baina Deban bizi da gaur egun. Eta inguru hartako saroi (edo kortak) aztertzen ditu. <A id=link_0 title=http:\/\/www.aranzadi-zientziak.org\/index.php?id=1 href=\"http:\/\/www.aranzadi-zientziak.org\/index.php?id=1\">Aranzadi Zientzia Elkartea<\/A>ren kidea da.<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Orain dela gutxi, nire anaiaren bitartez, Deba aldizkarian argitaratutako artikulu kurioso baten berri izan nuen: \u00bfAstronom\u00eda en la cueva de Ekain?. Javi Castrok* idatzitakoa da. Ez da horrelako zerbaitekin topo egiten dugun lehen aldia. Polita izango zen horrelakoen atzean egi puntu bat egotea. Azter dezagun kasu konkretu hau. Deban(Gipuzkoa) dago Ekaineko kobazuloa, Zestoatik oso gertu. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/100"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=100"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/100\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=100"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=100"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.elcorreo.com\/nabigatzailea\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=100"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}