Astelehenean bete zen urtea Felix Baumgartnerrek estratosferatik salto egin zuela. Ospatzeko, Red Bull Stratosekoek bideo berri bat argitaratu dute, erorketaren 9 minutuak Felixen kameretatik ikusiak. Horrekin batera, altitudea, pultsazioak, abiadura,… Phil Plait-ek Bad Astronomyn dioen bezala, bitzia da ikustea nola hartzen duen Felixek 700 km/h-ko abiadura… 20 segundutan. 9,7 m/s2ko azelerazioan zoalela espero zitekena. Dena den, […]
Aurrekoan Jon Mikel Kareagak, Itzalpean, idatzitako artikulua argitaratu genuen blogean, ekinikzio inguruak satelite geosinkronoak ikusteko aukera zalduz, Satélites GEO en equinoccios, elementos brillantes en el cielo. Fernando Cabrerizok erronka hartu eta bideo honetan jaso ditu. Centro Astronómico de Tiedran bere kamerak jarri, 80 satelite geosinkrono inguru jaso zituen. Harrigarria. Geosynchronous satellites entering and leaving Earth’s shadow […]
Gustoko dugu zeruan gauza bitxiak ikustea. Eta erronkak proposatzea. Jon Mikel Kareagak, astronomia zale euskalduna, sateliteen behaketan aditua, erronka hau jartzen digu: GEO sateliteak ikustea. hemen bere artikulua. Itzalpean izeneko bloga zabaldu berri du Jon Mikelek. Ongi etorri blogosferara, Jon! Satélites GEO en equinocios, elementos brillantes en el cielo Egilea: Jon Mikel Kareaga Los satélites GEO de telecomunicaciones son […]
ATV-4 Einstein eta ISS, 2013 ekainaren 15 | Egilea: Dani Caxete Erronka bat planteatu genuen aurrekoan: AVT-4-aren ISSrainoko bidaia jarraitu. Dani Caxetek beti hartzen ditu erronka hauek eta hemen da emaitza. Aurreko larunbatean heltzen ATV-4 ISSra. Ostiralean izan genituen zenbait aukera gerturaketa hori ikusteko. 22:50 aldera ikusi genuen ISSa erraz, baina ez ATV-4-a, nahiko ilun ez zegoelako (mag 3.5). 00:30 […]
Erronka bat proposatzen dizuet datozen egunetarako: AVT-4 Albert Einstein kerga ontziak ISSra egiten ari den bidaia jarraitzea. Atzo jaurti zuten AVT-4-a Ariane 5 ES batean Frantziar Guayanatik. Bideoan duzue jaurtiketa: AVT-4 Albert Einstein horrelako laugarren ontzia da( Jules Verne, Johannes Kepler eta Edoardo Amaldi izan ziren aurretik). Dena ondo badoa, ekainaren 15ean iritsiko da ISS-ra. Nola egin jarraipena? Heavens […]
ISSan lan bikaina egin ondoren, lurrean da, berriz ere Chris Hadfield astronauta. Hemen itzulera. Pazientzia, hasieran kalidade txarra duelako bideoak. Amaiera emateko, David Bowieren Space Oddity abestiaren bertsio hau grabatu zuen. Amaiera ikusgarria. Space Oddity, gaztelaniazko azpitituluekin.
Jende askok jartzen du zalantzan gizakia Ilargian egon denik. Apollo misioek 12 gizaki ipini zituzten Ilargian. Zalantzaik baduzue, hemen Sovietar batasunak urte haietan egindakoa. Ez zuten Ilargira gizakia eramateko behar zen kohetea lortu –N1 proiektua, katastrofikoa izan zen- , baina zundak Ilargian ipini eta Ilargiko materiala Lurrera bueltak ekarri zuten. Sobietarrak urte haietan zertan ibili ziren kontatzen […]
Denbora asko igaro da gizakia Ilargian azken aldiz egon zenetik. Hainbeste denbora igaro da, gauzak ahazten joan direla. Eta egon zirela ere zalantzak jartzen dute batzuek. Ignorantzia hutsa da hori. Jende askoz ez jakin arren, Ilargian ez zen Apollo XI izan soilik. 6 Apollo izan ziren Ilargian, Apollo XVII. azkena. Hemen duzue, ordu erdi batean laburtuta […]