Ilargiaren mugimendua eta atzoko konjuntzioaren argazkiak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargiaren mugimendua eta atzoko konjuntzioaren argazkiak

Ez dakit atzoko konjuntzio ederra ikusteko aukerarik izan zenuten. Hemen jarriko ditugu zenbait argazki. Baina, horren aurretik, bota begirada bat Ilargiari, gaur ere. Jupiterretik urruti dago, dagoeneko.

Konjuntziaren argazki politenetariko bat Mariely Sierrak, atera du, Aguascalientes, Mexico. Post hau zabaltzen duena da.

Hemen, orain Nicolás Masloffen serie bikaina, Asunción, Paraguay, Canon T4i eta Celestron NexStar 8SE teleskopioa.

Jupiter eta Ilargia. Egilea: Nicolás Masloff. Asunción, Paraguay

Jupiter eta Ilargia. Egilea:: Nicolás Masloff. Asunción, Paraguay

Jupiter eta Ilargia. Egilea:: Nicolás Masloff. Asunción, Paraguay

Bereziki interesgarria azkeneko hau. Atera berri da Jupiter Ilargiaren atze aldetik. Eta amaitu da Io-ren Jupiterren aurreko igarotzea. Jupiterren ertzean ikusten duzuen puntu ilun hori, bere itzala da.

Hector Javier Roman-en argazkia orain, Caracas, Venezuela.

Jupiter eta Ilargia. Egilea:: Hector Javier Roman, Caracas, Venezuela.

Hemen dugu Dani Caxete ere. Bikain, beti bezala.

Jupiter eta Ilargia. Egilea:: Dani Caxete, Madrid, España

Manolo Castillok zerbait berezia egin du, Cadiz-etik. “Luna y Júpiter acosados por el Dragón” izena ipini dio. Zergatik?

Jupiter eta Ilargia. Egilea:: Manolo Castillo, Cádiz, España

Amaitzeko, Luneque Silva Junioren bideoa Rio de Janeiro, Brasil, Celestron C8 eta webcam Philips SPC900nc. 5 fotograma segunduko eta errealitatean baino 10 aldiz azkarrago.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2012
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31